Independentzia eskatu du jendetzak Bartzelonan beste behin

  • Bi milioi pertsonatik gora atera dira Bartzelonan kalera independentzia eskatzeko, antolakuntzak jakinarazi duenez. "Ez dugu Espainiako Erresumaren parte izaten jarraitu nahi minutu bakar bat ere gehiago. Ez gaitu ordezkatzen, ez dugu estatu horretan sinesten", adierazi du ANCko presidente Jordi Sànchezek.


2015eko irailaren 11n - 18:54

"2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015. Berriro ere lortu dugu, zorionak denoi". Òmnium Cultural elkarteko presidente Quim Torrak ireki du ekitaldia. "Herri normal bat izan nahi dugu, eta herrialde normala, herrialde independentea da. Gurea gehiengoaren indarra da". Kataluniarrek beren buruaren jabe izan nahi dutela adierazi du eta irailaren 27ko hauteskundeetan "atzera ezinezko bidean" sartuko direla. Kataluniako legebiltzarkideei ere mezua igorri die: "Zuekin gaude orain, eta aurrerantzean, garbi izan une zailak ere etorriko direla, jakin orduan ere zuekin egongo garela. Eta Kataluniako Konstituzioa idazten hastean ere, zuekin egongo gara".

Ondoren Sumate elkarteko kide Gabriel Rufiánek hartu du hitza. Espainiar estatuan jatorria duten, Katalunian bizi diren eta independentziaren alde dauden herritarren elkartea da. Ezinezkorik ez dagoela behin eta berriz errepikatu du. "Autodeterminazio prozesu hau ez da ezinezkoa, demokraziaz ari gara eta aurrera egingo dugu". Espainiarrei zuzendu da une batean adierazteko prozesuarekin ez dutela "ezer hautsi nahi". Identitate bat gehitu nahi dutela eta elkarrekin bizitzeko beste modu bat nahi dutela adierazi du.

Ingelesez mintzatu da Liz Castro, ANCko nazioarteko koordinatzailea. "Gure estatu independentea nahi dugu, munduan gure ahotsa nahi dugu" adierazi du esaldi labur eta zuzenetan.

Azkenik, ANCko presidente Jordi Sànchezek hartu du hitza. "Joan egingo garela erabaki dugu, eta joan egingo gara. Kalean dauden herritarrek ematen duten zilegitasunarekin. Bagoaz".

5,2 kilometro ditu Meridiana Etorbideak eta "Kataluniako Errepublikaren 10 ardatzen arabera" banatu dituzte parte hartzaileek erabili dituzten koloreak. Antolatzaileek esan dutenez, 2.000 bolondresen lanari esker egin dute ekimena. 17:14ean abiatu da gezi erraldoia bidean aurrera, eta 18:00etan puntuan iritsi da amaierara.

Euskal Herritik ordezkaritza izan da, Independentistak Sareak deituta. Txutxi Ariznabarretak adierazi du kataluniarrei babesa adierazteaz gain, konplizitatea transmititzea dela asmoa. Euskal herritarrak eremu batean kontzentratu dira. "Begira egotea ez da nahikoa, zer egiten hasiko garen pentsatu behar dugu", esan du. "Asko daukagu ikasteko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude