argia.eus
INPRIMATU
Aresti eta Eguzkitza omenduko ditu Bilboko Poesiaren Asteak
2004ko urriaren 08a
Urriaren 14tik 22ra bitartean egingo da Bilboko Poesiaren V. Astea. Edizio honetan, Andolin Eguzkitza omenduko dute, argitaratu gabeko poesia batzuk irakurriz. Bestalde, Gabriel Arestiren Egun Instituzionala antolatu dute. Egun horretan, idazlearen poesia soziala aztertuko dute.