Arartekoak ikertu egingo du tratu txarrak jasan dituzten emakumeen Gipuzkoako harrera zentroa

  • “Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bidean harrera-zentroan beharbada arduragabekeriaz jokatu dela eta, salaketak egin dituzte zenbait elkartek eta genero-indarkeria pairatu duten emakume batzuek. Horregatik, Arartekoak lehenbailehen ikuskatuko du zentro hori, argitu nahi baitu egiaz zer egoeratan eta nolako arreta ematen zaien indarkeriatik ihesi toki horretara babes bila joan diren emakumeei”, jakinarazi du Arartekoak.


2018ko maiatzaren 09an - 11:00

Donostiako Mugimendu Feministak astelehenean publiko egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bidean harrera-zentroan tratu txarrak jasan dituzten emakumeen salaketa, eta Arartekoari zuzendu zion. Honek asteartean erantzun die esanez zentroari buruzko ikerketa bat egingo dutela, “zer egoeratan dagoen” eta bertara babes bila joan diren emakumeek “zer-nolako arreta jasotzen ari diren” jakiteko.

Ikerketa egin ondoren, Arartekoak iragarri du eskaera bat egingo diola Gipuzkoako Foru Aldundiari gai horretaz daukan informazioa eman diezaion; horrela, mugimendu feministak emandako informazioa kontrastatu eta “salaketak ahalik eta modurik egokienean eta eraginkorrenean konpontzeko”.

Bidean Gipuzkoako Aldundiak bere lurraldean indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeei eta hauen seme-alabei aterpea emateko daukan bi baliabideetako bat da, Ekintza Sozialerako Ikerketa eta Sustapenerako Fundazioak kudeatzen duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Eguneraketa berriak daude