Arantza Zuluetari babesa eman diote 40 talde feministak

  • Preso dagoen Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko agerraldia egin dute 40 talde feministak. Bi urte eta hamar hilabete daramatza bakartze egoeran. Isolamenduan pairatzen dituen baldintzak salatzeko deia egin diete Espainiako estatuko herri mugimendu eta elkarte feministei.

Ainhoa Ortega Bretos @ob_ainhoa
2016ko azaroaren 11
Preso dagoen Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko agerraldia egin dute 40 talde feministak (Arg: Ecuador Etxea)

Azaroaren 10ean egin dute agerraldia Bilbon, Arantza Zulueta presoaren egoera salatzeko. Cadizeko Puerto III kartzelako bakartze-moduluan dago abokatua. Bi urte eta hamar hilabete daramatza egunean hogei ordu ziegan sartuta, eta beste lauak 6x13 metrotako zabalera duen patio estali batean ematen ditu.

Talde feministek adierazi dutenez, “isolamendu modulua gizonentzako prestatutako espazioa da”, eta han emakume izateak dakarren kaltea nabarmendu dute. Azaldu dutenez, Zuluetak ez dauka zerbitzu ginekologikorik. Han dagoen emakume bakarra da, eta inguruko gizonezkoek jarrera matxistak dituztela salatu dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) hainbat kidek.

Horrez gain, ziegatik ateratzen den bakoitzean “ukimenezko miaketa pairatzen” duela adierazi du Puerto III-ko Euskal Preso Politikoen Batzarrak, eta bere gela arakatzen dutenean “dituen gauza apurrak” lurrean botata uzten dituztela. Arantza Zulueta “muturreko bizi baldintzetan” dagoela salatu dute, legez kanpokoa den egoera “bereziki bortitz batean”.

Hori dela eta, gizarte osoaren ahaleginak “beharrezkoak” direla azaldu dute. Talde feministek, bere aldetik, dei egin diete Espainiako estatuko herri mugimendu eta elkarte feministei, Zuluetaren egoera salatzeko.

Hauek dira Arantza Zuluetari babesa eman dioten 40 talde feministak: Oihuka, Mujeres del Mundo, Farrucas, Bullerak, Zikutak, Iruñeko alde zaharreko gaztetxeko feministak, Oñatiko pototak, Pasai Antxoko Harremantxo talde feminista, Plazara Dantzara, Feministalde, Bilgune Feminista, Altsasuko Feministak, Galtzagorri, MDMA, Sare Lesbianista, Plazandreok, Brujas y Diversas, Medeak, ATH-ELE, Emakume Internazionalistak, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Arabako Emakumeen Asanblada, Anoetako Emakume Taldea, Ibarrako Emakume Taldea, Tolosako Neska Taldea, Irmo talde feminista, Aizan talde feminista, Arrasateko Emakume Gazte Asanblada, Akelarre Talde Feminista, Zirgariak Indautxu Feminista, Pare Deustuko Talde Feminista, Asunek Gernikako Talde Feminista, Andere Bidatz Talde Feminista, Kallera, Saregiñek, Marimatraka Santurtziko Talde Feminista, Emari Sestaoko Talde Feminista, Potxuak Martxan, Erandioko Txoko Feminista eta Txantreako Feministak.

Arantza Zuluetaren kasua

Arantza Zulueta abokatu lanetan aritu da 1991tik, euskal preso politikoen defentsan. Espetxeratuen eskubideen alde eta torturaren kontra aritzeaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin lotura izatea leporatuta prozesatu dituen pertsonen defentsan ere egin du lan.

Atxilotuta egon da hainbat aldiz. 1993an Txemi Gorostizarekin batera atzeman zuten, ETArekin kolaboratzea egotzita. 2010ean espetxeratu egin zuten, eta zortzi hilabeteren ostean finantzapeko askatasuna eskuratu zuen. Hala ere, 2011n berriz atxilotu zuten, zulo batzuekin erlazioa zuelakoan, eta bi hilabeteren ostean aske utzi zuten, 60.000 euroko fidantzapean.

2014an Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, José Campo, Egoitz López de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Mikel Almandozekin batera atxilotu zuten Zulueta, EPPK-ren kontrako operazioan. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Puerto III kartzelako bakartze-moduluan isolatuta. Bere egoera salatzeko bideo hau zabaldu dute Zuluetaren aldeko webgunean.

Kanal hauetan artxibatua: Espetxe politika  |  Espetxe baldintzak  |  EPPK

Espetxe politika kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-21 | Andoni Mikelarena
"Motxiladun haurrei espetxeak haurtzaroa lapurtzen die"

Gurasoak preso dituzten haurren inguruko dossierra osatu dute bi psikologok eta pedagogo eta irakasle banak, Sarek eskatuta. Porrotxek Motxilak gora! abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu dossierraren aurkezpenean.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Euskal Herritik Madrilera anbulantzian, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarateren bila

Ekimena egin du goizean Sarek Alcalá-Meco (Madril) espetxearen aurrean. Anbulantzian joan dira larri gaixo dauden euskal presoen bila.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Frantziak DPS estatusa kendu die zazpi euskal presori

Ipar Euskal Herriko presoekiko ordezkaritza pozik agertu da eta lehen pauso gisa definitu du Frantziaren erabakia. Beste batzuk eman daitezen Parisko mobilizazioa mugarri izango dela uste dute ordezkaritzako kideek.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Larri gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute Nafarroako sindikatuek

Iragan ostegunean Nafarroako Parlamentuak egindako adierazpenarekin bat egin dute sindikatuek. Foro Sozialak bultzatu du ekimena.


Alfreedo

Larunbatean beste pertsona batek potoldu zuen preso politikoen zerrenda luzea: Alfredo Ramirez amurrioarrak. Politikoa da bere espetxealdia, asmo politikoak daudelako bera urtebetez itzalpera bidaltzea posible egiten duen legean. Twitterrez idatzitako iritziak kode penalez zigortzea, politikari batzuek hala eskatuta da egun “legezko”. Eta, herriko festetan, umorez eta inori kalterik egin gabe, sakabanaketa politika ankerra salatzea kartzelan sarrarazteko adina motibo izatea... [+]


Preso gaixoei indarrean dagoen legedia aplikatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu ebazpenak. UPNren eta PPNk aurkako botoa eman dute.


2017-10-30 | Axier Lopez
Azaroaren 4an espetxeratzeko agindua jaso du Alfredo Remirezek

Azaroaren 4an kartzelaratzeko agindua jaso du Alfredo Remirez amurrioarrak. Urtebeteko kartzela zigorra bete beharko du dispertsio politika salatzeko ekintza bat egiteagatik. Ostiralean arratsaldeko 19:30ean Amurrion manifestazioa antolatu dute.


2017-10-24 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek agerraldi sorta eskatu dute "euskal espetxe eredua diseinatzen hasteko"

EAEn garatu beharreko kartzela sistemaz hausnartu beharra dagoela uste dute bi alderdiek espetxeen transferentzia gauzatu aurretik. Horretarako agerraldi sorta bat eskatu dute Eusko Legebiltzarrean


2017-10-23 | Miren Osa Galdona
Ibon Iparragirre aske uzteko eskatu dute Ondarroan milaka lagunek

Presoaren egoera “larria” salatzeko, manifestazioa egin dute milaka lagunek igande eguerdian Ondarroan, Bizkaian. HIESA dela eta, defentsak oso baxu ditu Iparragirrek; azken mediku txostenaren arabera, hogeiraino jaitsi zaio defentsa maila – ohiko egoeran 700ean dute pertsona osasuntsuek –  eta egoera “muturrekoa” da. Pasa den astean senideek adierazi zutenez, mendekuaren ondorioz dago Iparragirre egoera honetan.


2017-10-20 | Aiaraldea.eus
“Ez naute bakarrik espetxeratuko”
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Alfredo Remirez Marañon txiolari amurrioarra espetxeratze aginduaren zain dago, urtebeteko kartzela zigorra bete beharko du dispertsio politika salatzeko ekintza bat egiteagatik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude