Arantza Zulueta abokatuak bizi duen salbuespen egoera salatu du Bilboko udalbatzak

  • Udalbatzako alderdi guztiek, PPk izan ezik, Espetxe Administrazioari Arantza Zulueta abokatuari ezarritako salbuespen neurriekin amaitzeko eskaera egitearen alde bozkatu dute. SOS Arantza plataformak abiatutako ekimena babestu dute udal taldeek, Espainiako Gobernuari espetxe politikan aldaketak eskatuz.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 27a

Alderdiek “kezka eta ondoeza” erakutsi dute Zuluetak duela hiru urtetik Puerto III espetxean bizi duen isolamendu egoeragatik eta familiari elkartasuna adierazi nahi izan diote. Bestalde, Espetxe Administraziora zuzenduko da Udala onartutako erabakiaren berri emateko.

Alderdietako bozeramaileek egoeraren “krudeltasuna” azpimarratu dute eta egoera “onartezintzat” jo. PSOEk garai berrian espetxe politikak “malgutasuna” behar duela azaldu du. EH Bildu urrutiago joan da, adierazi du PPren Gobernua “mendekuak” mugiarazten duela. Popularrek, berriz, gai judizialak udalbatzaren eskuduntzetatik at daudela defendatu dute.

Osoko bilkura hasi aurretik, udaletxe kanpoan elkarretaratzea egin da.

Zulueta “egoera benetan estua” bizitzen ari da, ekimenaren sustatzaileen arabera. Egun, isolatuta dagoen preso prebentibo bakarra da. 2014ko urtarriletik dago preso “ETAren kartzeletako fronteko liderra” izatea egotzita. Behin behinean dago kartzelan, oraindik bere aurkako epaiketarik ez baita egin.

Kanal hauetan artxibatua: Espetxe politika  |  Bilbo

Espetxe politika kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-20 | Aiaraldea.eus
“Ez naute bakarrik espetxeratuko”
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Alfredo Remirez Marañon txiolari amurrioarra espetxeratze aginduaren zain dago, urtebeteko kartzela zigorra bete beharko du dispertsio politika salatzeko ekintza bat egiteagatik.


2017-10-19 | Miren Osa Galdona
Mendekua alboratu eta Iparragirre berehala askatzeko eskatu dute senideek

Ibon Iparragirre presoaren egoera oso kritikoa dela adierazi dute, beste behin, bere senitartekoek. Bilbon egindako agerraldian, gorrotoan eta mendekuan oinarritzen diren espetxe politikek “Ibon hilko dutela” adierazi dute. Berehala aske utzi dezaten eskatu dute, gaixo larrien kasuetan egin ohi den bezala. Mobilizazioak iragarri dituzte preso gaixoen egoera salatzeko.


Senide eta lagunak ere, preso

Arabako presoek bizi dituzten salbuespen-egoerak eta eskubide urraketak mahai gainean jarriko ditu Askerock jaialdiak; Willis Drummond, Esne Beltza edota Riot Propaganda izango dira urriaren 21ean Gasteizko Mendizabalan. 


2017-10-13 | ARGIA
Ibon Iparragirreren bizitza kinka larrian dagoela salatu dute

Preso ondarrutarrari egin dizkioten azken analisietan 20 defentsa baino ez dituela, eta beraz, hilzorian dagoela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak, Lea Artibaiko Hitzak zabaldu duenez.


2017-09-29 | Hala Bedi
"Presoen alde edo egia bakarraren aurka egiten dugunon kontrako herra berezia dute"

Alfredo Remirez amurrioarrari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote 2005ean euskal preso baten kartoizko panpin bat ateratzeagatik. Sare sozialetan @erreharria izenez ezaguna, zigor horrek eragindako sentimenduez eta adierazpen askatasunaz hitz egin digu Alfredok Araba Hizpide magazinean.

 


2017-09-27 | Euskal Irratiak
Luhuson, 12 oren bakearen aldeko ekimena

Larunbatean Luhuson, 12 oren bakearen deitu duten eguna izanen da. Antolatzaileetan den Paxkal Irigoien kulturgilea eta Mixel Berhokoirigoin “bakegilea” gurekin dira astearte goizean.


2017-09-19 | Xalba Ramirez
Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak izandako istripua salatzeko protestak egiten ari da Etxerat

Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela salatu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak irailaren 16an Badajozeko espetxera bidean zela izan zuen istripua. Elkarretaratzeetara deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan.


2017-08-11 | Xalba Ramirez
Zuhaitz Errasti presoaren hurbilketa eskaera onartu du Frantziako epaile batek

Euskal Herritik 750 kilometrora dagoen Tarascon-go kartzelatik, Mont-de-Marsango kartzelara hurbildu dute Zuhaitz Errasti presoa. Administrazio epaitegi batek euskal preso baten hurbilketa eskaera onartzen duen lehen aldia da.


2017-08-08 | Lander Arbelaitz
Sakabanaketa politika "motxila" dela eta amaitzeko eskatu dute hainbat presoren alaba-semek

18 urtetik beherako 113 haur eta nerabek kartzelan dute gurasoren bat ala biak. Sarek orain gutxi espetxean hildako Kepa del Hoyoren seme Peruri eta antzeko egoera politikoan dauden gazteei hitza eman nahi izan die agerraldi batean, eta adierazi, salbuespenezko espetxe politika "motxila" bat dela gazte hauentzat bizitza egiteko. Madril eta Parisen jarrera aldatzea lortu beharra azpimarratu dute.


2017-08-07 | ARGIA
Hondartzetan salatu du Etxeratek presoen sakabanaketa politika

Igandean Euskal Herriko hondartzertara eraman dute Etxerateko kideek euskal preso politikoen sakabanaketa politikaren aurkako aldarria, urtero bezala.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude