argia.eus
INPRIMATU
Arantza Urkaregi (EH Bildu): “Oraindik Kutxa falta da”
  • Arantza Urkaregik BBKren batzar orokorraren ostean hitz egin du ARGIArekin: "Ez dugu amore emango, aukera badago oraindik, baina borondate politikoa falta da".

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2014ko ekainaren 30
Arantza Urkaregi (arg.: Argazki Press / Luis Jauregialtzo)

Bere esanetan Xabier Sagredo lehendakariak argudio legala erabili du aurrezki kutxa fundazio bihurtu behar dela defendatzeko: “Legeak behartzen du, baina abendura arteko epea dago –dio Urkaregik–. Batzarrean esan digute beraiek gaia lantzen aritu izan diren bitartean batzuk pankarta antzean egon garela; baina gu duela 18 egun izan genuen honen berri.  Ez gaude ados banku fundazio bihurtzearekin eta uste dugu estatutuek kontrol publikorako hainbat tresna izan behar lituzketela”.

Hemendik aurrerakoaren inguruan galdetuta, Urkaregik ez du ikusten aukera legalik erabakiari helegiterik jartzeko: “Baina oraindik Kutxa falta da eta hor beste modu batera mahairatu dira gauzak, Batzar Nagusiekin. Ez dugu amore emango, aukera badago oraindik, baina borondate politikoa falta da, konpromisoa hartu eta kontrol publikoa bermatzeko”.