Arantza Tapia: "Jaurlaritzak eta Arcelorrek ez dute diru laguntzen inguruko akordiorik itxi"

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Lehiakortasun sailburua "gustura" agertu da Arcelorren altzairutegia berriz zabalduko delako. Bide horretan "alde guztiek egindako ahalegina" eskertu du.


2016ko abuztuaren 24an - 14:13

Astelehenean jakin zen Arcelorrek Sestaon duen ACB altzairutegia berriz zabalduko dutela, eta albistea hedatu bezain pronto iritsi dira lehendabiziko erreakzioak. Arnatza Tapia Ekonomia, Garapen eta Lehiakortasun sailburuak egin du Eusko Jaurlaritzaren balorazioa: "Bidezkoa da ontzat jotzea planta berriz zabaltzeko erabakia", azaldu du.

Sailburuak argitu du Jaurlaritzaren esku-hartzerik ez dagoela lantegia berriz zabaltzearen atzean: "Altzairuaren merkatua hobetzen ari da, eta hargatik hartuko zuten erabakia". Zehaztu du Jaurlaritzak eta enpresak ez dutela diru-laguntzen inguruko akordiorik itxi. Tapiak ohartarazi du diru-laguntzak jasotzeko "enpresak inbertsioen %75 egin eta proiektuak lehia publikora aurkeztu" beharko dituztela.

ACBk diru-laguntzak eskatzeko asmoa du, eta halaxe jakinarazi zion Jaurlaritzari. Inbertsioaren araberako diru-laguntza jasoko luke altzairutegiak, lau eta bost milioi euro artekoak izango lirateke.

Enpresa irailaren 9an zabalduko dute berri. Asteburuetan bakarrik egingo dulan, energia aurrezteko, eta plantaren gaitasun osoaren %14,4 ekoitziko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


Eguneraketa berriak daude