argia.eus
INPRIMATU
Aramaio izan da Udalbiltzaren Euskal Herriko irudi korporatibo berria erabiltzen lehena
  • 
    

    Euskal Herri osorako irudi korporatibo berria aurkeztu zuen ekainean Udalbiltzak. Aramaio izan da erabiltzen lehena, Udalak herriko sarreretan jarritako seinaleen bitartez.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko uztailaren 07a
Ekitaldi txiki batekin inauguratu zituzten seinaleak ostiralean (Irudia: udalbiltza.info)


Udalbiltzak toki entitateei egindako proposamena onartu ostean, ostiralean ezarri zituzten Euskal Herria markaren irudi korporatiboa daramaten lehen seinaleak Aramaion.

Suziriarekin jaiei hasiera eman ostean, ekitaldi txiki bat egin zuten seinaleak inauguratzeko.

Nortasun korporatiboaren eskuliburua aplikatzen lehena



Udalbiltzak bere udalei “Euskal Herriko nortasun grafiko instituzionalaren eskuliburua”-ren lehen hiru atalak bidali zizkien ekainean. Eskuliburuarekin Euskal Herriaren eta herritartasuna aitortzen duen irudi grafikoa proposatu zien Udalbiltzak udalei, herri bakoitzeko irudi korporatiboarekin batera erabilia izateko.



Udalbiltzaren arabera, helburua Euskal Herriaren nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatu eta udaletatik gizartearen arlo guztietara hedatzea da.