Aralar ondoren

  • Ez da amaiera, ziklo baten helmuga da: Ezker Abertzaleko kideon konpromisoa ez delako alderdi baten hasierarekin hasten edo amaierarekin bukatzen; Aralarrek ordezkatzen duen sentsibilitatea Aralar alderdia izan aurretik bazelako eta Aralar alderdia desegiten denean izan izango delako; bagarelako. Adiorik ez, konpromisoak darrai.


2017ko azaroaren 29an - 08:50

Badenari amaiera emateak, desegitea proposatzeak berak sortzen duen bertigoarekin; hurrengo egunean izan daitekeenaren eta ez daitekeenaren irudikapenek sor ditzaketen kezkak eta zalantzak ematen duten kemenarekin gaindituz, eta koherentziaz jokatzeak irekitzen duen bideak bultzatuta hartu dugu erabakia.

Aralar alderdiaren sorreran ezarritako helburuak beteta, ez soilik gure ekarpenagatik, baina baita  gure izateagatik eta egindako ekarpenagatik ere, posible izan dugu emandako hitza bete, jatorritik desagertzeko sortuak ginela baieztapena errealitate bilakatu. Alderdiak, erakundeak lan egiteko bitartekoak besterik ez direlako.

Baina ez dut ezkutatu nahi, batez ere etorkizunagatik, Ezker Abertzalearen Batasunagatik eta ezkerreko mugimendu abertzale zabala artikulatzeko eta garai berrietara egokitzeko ahalegin bat ez denik. Demokratizazio prozesua eta iraultza soziala soilik ezkerreko mugimendu abertzaleak bultzatuta etorriko direlako; orain arte gertatu den bezala. Baina ziklo bakoitzari aurre egiteko bideak, jokabideak ezin dira berberak izan, nahiz eta helburuak berdinak izaten jarraitu.

Zergatik ez, Gernikako Akordioaren filosofiari jarraiki aldebakartasunaren bidetik jarraitu herri eraikuntzan? Euskal Herrian eredu jarri izan den eta garairik gordinetan –gintza-ren praktikatik aldebakartasunez jorraturiko ekintzailetasunarekin jarraitu

Garai latzak bizi ditugu herri, herritar, langile, euskaldun gisa. Ez dakit ohartzen garen bizi dugun egoeraren larritasunaz. Erregimena inolako mozorrorik gabe, lemazain; gobernu bat kartzela eta exilioan, herritarrekin batera demokratizazio prozesu bat abiatzearren, gabeziak gabezi; bake prozesu bat oztopatua, giza eskubideen urraketak normaltzat hartuta; gazteen, belaunaldi berrien zailtasunak, ezintasuna ez esatearren, bizitza proiektua prekarietatetik kanpo eraikitzeko; gizarte arrakala gero eta zabalagoa, eskuina eta berau sostengatzen duten botere ekonomiko mediatikoek bultzaturiko aberastasun pilaketarako neurri ekonomikoen ondorioz; urteetan herri honetako borroka –gintza- desberdinek eraikitako erakunde, babes publiko, estaldura soziala, hezkuntza sistema, kultura… desegiten… Hizkuntza, kultura gutxituen maitale arriskutsua lagun: globalizazioa.

Bada, ez dira makalak Ezker Berriaren, Euskal Herriko Mugimendu Zabalaren erronkak! Banderizoen jatorri eta kultura gainditzeko garaiak, etorkizunak arduratzen eta arduratuko bagaitu. Gure artean etiketak jartzen baino, elkarrekin zer egin genezakeen geure buruei galdetu eta auzolanean saiatzeko garaiak. “Pertsona guztiak, ideia guztiak eta proiektu guztiak” leloak irudikatzen duen jendartea eraikitzeko, kultura politikoa zabalduz. Politika balorean jarriaz; baloreen politika praktikatuz. Errespetutik, aniztasunetik.

Beraz, zergatik ez Euskal Herria mundua ezkerretik eraikiz gure ekarpentxoa egiten jarraitu?

Gaudenetan jarraitzeak, iraganean katramilatzea dakarrelako; eskuinaren pozerako. Beraz, zergatik ez?

Zergatik ez, Gernikako Akordioaren filosofiari jarraiki aldebakartasunaren bidetik jarraitu herri eraikuntzan? Euskal Herrian eredu jarri izan den eta garairik gordinetan –gintza-ren praktikatik aldebakartasunez jorraturiko ekintzailetasunarekin jarraitu.

Aldebakartasunak herritarren saretzean sakontzea eskatzen duelako. Auzolana.

Aldebakartasunak kreatibitatean sakontzea eskatzen duelako. Berritzea.

Aldebakartasunak kemenaz jokatzea eskatzen duelako. Ahalduntzea.

Finean Herri bat garela sentitzea, bizitzea. Eta agian, herriaren etorkizunean, eta ez bakarrik geroan amesten dugulako, hartu izan ditugu hartutako erabakiak iraganean, nahiz eta maiz ez garen ulertuak izan. Orain, hartuko dugu Aralar alderdia ezabatzearen erabakia. Euskal Herriaren etorkizunak bultzatzen gaituelako.

Guzti horregatik gure 7. eta azkeneko biltzarraren txostenak izena du “Etorkizunaren erronka” eta gure bukaeraren ikurra “Puntu eta koma” delakoaren itsurarekin irudikatu nahi izan dugu.

Rebeka Ubera

Aralar alderdiko Idazkari Nagusia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude