Arafaten heriotza argitzeko ikerketa ireki du Frantziako Justiziak

  • Frantziako Justiziak Jassir Arafaten heriotza ikertuko du bere alargunak pasa den uztailean salaketa aurkeztu ondoren.Al Jazeerak argitaratuko ikerketa baten arabera buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du heriotzaren ikerketa.


2012ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jassir Arafaten jantziek "ezohiko polonio kantitatea" zutelako ondoriozta daiteke pozoituta hil zela.

Zortzi urte pasa dira Arafat Parisko ospitale militar batean hil zenetik. Hil zenean ez zioten autopsiarik egin. Suitzako laborategi batek erradioaktibitatea, polonioa zehazki, aurkitu du Arafaten zenbait jantzitan. Laborategiko arduradunen esanetan “ezohiko polonio kantitatea” zuten jantziek eta hortik ondoriozta daiteke material erradioaktibo horrek pozoituta hil zela.

Suha Arafatek Le Figaro egunkariari azaldu zion, medikuek ez ziotela azalpenik eman Arafat hil zela jakin zuenean. "Harrigarria da Frantzia bezalako herrialde burujabe batek estatuburuaren heriotzaren arrazoiak ukatzea". Suha harrituta zegoen duela lau urte gernu eta odol laginak desegin zituztelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yasser Arafat
2016-03-15 | Axier Lopez
Palestinako Agintearen estrategia Israelen okupazioa iraunarazteko

Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz jaio zen Palestinar Aginte Nazionala. Horrela jasota dago Osloko akordioetan, baina errealitatea guztiz bestelakoa da.


2014-12-22 | Axier Lopez
20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko

Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea


2014-10-16 | Martxelo Diaz
Lider baten kontraesanak

Iasser Arafaten argazkia, bere zapiarekin, Palestina askatzeko borrokaren irudia izan zen urtetan. 1974an Nazio Batuen Asanblada Nagusian egin zuen hitzaldiak aldarrikapen hau munduko txoko guztietara eraman zuen. Esku batean pistola zuen, bestean olibondo adaxka bat.


2013-11-07 | ARGIA
Baieztatuta: Arafat pozoituta hil zuten

Yasser Arafat buruzagi palestinarra polonioz pozoituta hil zen haren gorpua aztertu duen forentse talde batek jakitera eman duenez.


Arafat pozoituta hil zutela diote gorpuaren azterketaren lehen frogek

Yasser Arafat pozoituta hil zutela pentsatzeko arrazoiak hazi egin dira The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako artikulu baten ondorioz.


Eguneraketa berriak daude