Aire eraso saudiarabiarra Yemenen, futbolean ari diren gazteengandik ehunka metro eskasera

  • Yemenen Saudi Arabiak botatako lehergailua hainbat gazte futbolean ari diren zelaitik zein gertu erortzen den ikus daiteke Yemen Post egunkariak sareratutako bideo honetan.


2017ko otsailaren 14an - 13:12

Yemenen –munduko herrialderik pobreenetako baten– aurkako bonbardaketak Obamaren administrazioak eta Britania Handiko orduko gobernuak abiatu zituzten, Saudi Arabia aliatu hartuta. Obamak Bake Nobel Saria irabazi (2009ko abenduan) eta aste gutxitara barreiatze-bonba batek 35 yemendar hil zituen –hainbat ume tartean–. Obamaren agintaldian Yemenen aurkako jazarpen militarra areagotu besterik ez da egin urtetik urtera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yemen
20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek...

Huthi Yemengo matxinatu xiiek arras ongi dakite min egiten duen arma bat dutela esku artean: Israelekin harremanetan diren eta Itsaso Gorritik pasatako itsasontziak erasotzen ditu. Helburua, Israelek Gazan bideratu sarraskia geldiaraztea. Alta, mundu osoan daukate eragina, hain... [+]


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude