2016ko EAEko hauteskundeetan parte-hartzea %61,09koa izan zen. Abstentzioa 2016ko %38,91tik %49,69ra igo da.
251.586 arabar zeuden hautetsontzietara deituta 2020ko EAEko legebiltzarreko hauteskundeetan. Egunean zehar parte-hartzeak behera egingo zuela iragarri dute datuek. Arratsaldeko 17:00etako datuekin ematen den bigarren parte-hartze aurrerapenak %9,27ko beherakada eman du: 2016an ordu horretarako hautesleen %42,48ak eman zuen bozka, eta gaur, aldiz, %33,21ak. Kontuan hartu behar da posta bidezko botoak nabarmen egin duela gora hauteskunde hauetan, eta horiek ez direla kontuan hartzen egunean zehar ematen diren datuetan. 16.114 herritarrek eskatu dute posta bidez bozkatzea. Atzerriko botoak behera egin du nabarmen, ohikoak izaten diren 600 ingurutik 340ra, baina atzerrian bizi den zenbait arabarrek jakinarazi dute posta bidez bozkatzeko behar duten pasahitza epez kanpo jaso dutela. Trebiñuko biztanleek, oraingoan ere, ez dute bozkatzerik izan.