argia.eus
INPRIMATU
Araban bertsozaletasuna sustatzeko emanaldiak eta ikastaroak prestatu dituzte

2010ko irailaren 28a

Arabarrak bertsozaletzeko asmoz, ikastaroak eta emanaldiak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak. Abendura artean, ikastaroak egingo dituzte Ozaeta, Araia, Añana, Zigoitia, Errioxa, Aiaraldea eta Mendialdean. Informazio gehiagorako 945010505 telefono zenbakira dei dezakezue. Bestalde, urriaren 2an bertso-saioak izango dira Elosun eta Urizaharren.

- Araba Bertsozale programa (Bertsozale.com. PDF)