Arabako kartzelen baldintzak “negargarriak” direla ohartarazi du Salhaketak

  • Arabako Zaballa eta Langraitz kartzeletako bizi baldintza latzak eman ditu aditzera Salhaketak. Txosten bat plazaratu dute egoera salatzeko, besteak beste azken urtean lau preso hil baitira “modu ezohikoan”.


2013ko maiatzaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zaballako makrokartzela (Argazkia: El Correo)

2012ko maiatzetik hona lau preso hil dira Zaballan, bi kartzelan bertan eta beste bi ospitalean. Espainiako Gobernuak datuak ezkutatu dituela salatu du elkarteak, izan ere, Salhaketaren arabera heriotzak ez dituzte momentuan iragarri edota ez dute tratamenduaren berri eman. Gogoratu dute 2009tik 35 pertsona baino gehiago hil direla Hego Euskal Herriko kartzeletan.

Ziega eta moduluetako baldintzak kaskarrak dira Salhaketaren ustez. Presoak pilatu egiten dituzte, bi modulu hutsik mantentzen dituzten bitartean. Kolektiboak azpimarratu du gela bakoitzean pertsona bakarrak egon beharko lukeela, eta gaur egun bi izaten direla.

Halaber, emakume presoen bizimodua bereziki larria dela ohartarazi dute. Espetxe sistema osoa gizonezkoentzat pentsatua eta antolatua dago, Salhaketaren arabera. Gixane Moragues bozeramaileak azaldu du gizartea bera matxista bada, kartzelan egoera areagotu egiten dela. Batez ere, arreta medikoari dagokionez. Erizaindegian, emakumeentzako gelak gizonezkoek betetzen dituzte eta emakumeak bakartze ziegetara eramaten dira, “ezkutuko lehen graduko egoera” batera. Oinarrizko higienerako baliabideak falta dituztela ere salatu du kolektiboak.

Hemen Salhaketak plazaratutako txostena pdf formatuan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude