Arabako herrietako zaharrek etxean eta senideekin bizi nahi dute

  • 80 urtetik gorako arabarren %83k, geroan ezintasunen bat izan edo ez, etxean bizitzen jarraitu nahi du eta zaintzaileak senideak izatea.

ARGIA @argia
2017ko martxoaren 24a
Arabako zaharren erdiak ez du egoitzara joan nahi inolaz ere.

Arabako Foru Aldundiak landa guneko 80 urtetik gorako 405 pertsonari egin die inkesta. Adin horretatik gorako 5.013 lagun bizi dira Arabako landa gunean.

Emaitza argia eta esanguratsua da. Non eta nola zainduak izatea nahi duten galdetu zaie, eta hainbat konbinazio jarri dizkiete aukeran. Emaitzak ondokoak dira: %83k lehendabiziko aukeratzat hartu du etxean bizitzen jarraitzea eta senideek zaintzea; %67k bigarren aukeratzat jarri du etxean segitzea eta zaintzailea senidea ez izatea; %45ak hirugarren aukeratzat du senitartekoren baten etxera bizitzera joatea. Elkarrizketatu dituztenen %95ak lehen, bigarren edo hirugarren aukera gisa hartu du norbere etxean bizitzea eta etxekoek zaintzea.

Inkestan parte hartu dutenen erdiak erantzun du egoitza batera inolaz ere ez liratekeela joango, eta joatekotan gogoz kontra. %2k erantzun du bere kabuz baliatu ezin denean eta beste erremediorik ez dagoenean joango litzatekeela egoitzara.

Kanal hauetan artxibatua: Adinekoen zaintza  |  Araba

Adinekoen zaintza kanaletik interesatuko zaizu...
Zaintza langileen eta menpekotasuna duten pertsonen egoera hobetuko du Nafarroako Gobernuak

Zaintza lanen egoera prekarioari aurre egiteko eta zaintza langileen kontratazio duina sustatzeko, sektore horretara diru laguntzak bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak. Irailetik aurrera hasiko dira menpekotasunen bat duten familiei laguntzak banatzen, BERRIAk jaso duenez.


2018-03-21 | Axier Lopez
Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte.


Zaintza, emakumeon zama

Kapitalismoak geure iruditegia kolonizatzen du: aurreko mendean gizonak soldata ekartzen zuen eta andrea etxean zegoen. Gaur aldiz, emakumea lan merkatuan txertatu da eta gizonezkoek gero eta gehiago “laguntzen” dute etxean.

Ipuin horri makillaje geruza leuna kenduta: lehenik eta behin, gure amonak obrero izan dira lantegietan, nekazari landetan, etxeko andre soila izatea gutxiengo baten luxu zelarik.

Ados, gauza batzuk aldatu dira. Aipa ditzagun ilunenak. Gizonezkoen... [+]


Silvia Carrizo
"Lur azpiko indarra ari gara sentitzen eta ez da gure asmakizuna"

Silvia Carrizo Zumaiako Malen Etxearen sortzailea da. Emakume migratzaileak biltzen dira, erabat etxeko eta zaintza langileak, internak deituak. M8 bezperan harrapatu genuen, ondoko herrian, Zestoan, haien taldearen berri ematen eta emakume zestoarrei grebarekin bat egiteko eskatzen.


Emakume guztiek zaintza-greba eginez gero, zenbat pertsona zaindu beharko lituzke gizon bakoitzak?

Hainbat gizon M8an zaintza kolektiboak antolatzen ari diren honetan, ariketa proposatu dit Estitxu lankideak: 16-69 urte arteko gizon bakoitzak 14 urtetik beherako eta 70etik gorako zenbat pertsona hartu beharko lituzke bere gain, denen zaintza bermatzeko? Hego Euskal Herriko datu demografikoetara jo dut.


Katia Reimberg
"Zaintza lanetan ari diren emakume guztiek esan digute zerbait egingo dutela, sinbolikoa bada ere"

Emakumeen alde egingo duen aldarrikapen oro babestearen aldekoa da Reimberg, nahiz eta jakin talde feministen artean aniztasuna handia dela eta denean bat ez datozela.


Alzheimerra
Gaitza ezagutzeak ematen duen indarra

Konponbiderik ez duen garuneko gaitz degeneratiboa da alzheimerra. Pairatzen duen pertsona orok 24 orduz zainduko duen norbait behar du. Begoña Rodriguez da gaixoaren alboan dagoen pertsonetako bat.


Argi dute: zahartzaroan, etxebizitza kooperatiba

Senideak edo profesionalak zaintzaile dituztela etxean jarraitzea, edo bestela zahar-etxera joatea. Horiek ohiko ereduak, zahartzaroa iristen denean. Aukera berriak zabaltzen ari dira ordea, elkarren arteko zaintza, izaera komunitarioa, autogestioa, bizi-kalitatea eta adinekoen autonomia helburu.


"Politika, ekonomia eta kultura hegemonikoek gerra deklaratu diote bizitzari"

Yayo Herreroren hitzak dira, Emunek antolatutako jardunaldietan eskainitako hitzaldian esanak. Berrikuntza sozialak zein gizartearen erronkei egin behar dien aurre azaldu du, batik bat, krisi ekologikoari eta zaintza krisiari.


2017-09-14 | ELA sindikatua
Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia
300 greba egun baino gehiago eta Bizkaiko zahar etxeetako gatazkak bere horretan dirau. Gatazka sozial hau bizi duten langileek –bereziki emakume izateagatik– jasan behar dituzten mespretxu eta irainak gizartearekin konpartitu nahi dituzte.

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude