Arabako herriak, goitik begiratuta

  • Arabako Foru Aldundiak aireko argazkiak egin dizkie herrialdeko hemezortzi udalerriri. Lehendik beste hamalau eginak zeuzkan eta Aldundiak Arabako udalerri guztiei egingo dizkie airez hartutako kalitate handiko argazkiak.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko urtarrilaren 09a
Buradon Gatzaga herria. (Arg.: Arabako Foru Aldundia)

Duela zenbait hilabete Arabako hamalau udalerrien aireko argazki-bilduma aurkeztu zuen Aldundiak, eta orain beste 18 gehitu ditu zerrenda horri. Guztira, Arabako 32 udalerritako 212 herriguneren aireko argazkiak eginda daude, eta Arabako Foru Aldundiak lan grafiko hori egiten jarraituko du, Arabako geografia guztia osatu arte. Zehazki, udalerri hauek gehitu dira: Amurrio, Aramaio, Armiñon, Arratzua -Ubarrundia, Bernedo, Eltziego, Bilar, Iruña Oka, Kripan, Kuartango, Bastida, Guardia, Lantziego, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Eskuernaga, Iekora eta horietako 87 kontzejuak.

Irudi hauei esker errazagoa izango da hirigintza plangintza, eta argazkiok Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie.

Kalitate handiko airetiko irudi horiek arabar guztien esku daude, araba.eus webgunean.

Aldizkariak erantzunetarako duen atalean Asier Sarasua kexu agertu da argazki sorta honek duen lizentziarekin:

"Pena da Aldundiak ordaindutako argazki horiek ezin direla beste inon berrerabili. Euskarazko wikipedian, adibidez, oso ondo hornituko lituzkete Arabako herrien artikuluak. Arabako Aldundiak lizentzia itxi bat erabiltzea aukeratu duenez (copyright bat), ezin dira wikipedian txertatu. Hurrengorako ondo egongo litzateke CC-BY (Creative Commons) motako lizentzia bat erabiliko balute".

Albiste hau Arabako Alean argitaratu da eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 

Kanal hauetan artxibatua: Araba  |  Arabako Foru Aldundia  |  Argazkilaritza

Araba kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-20 | Arabako Alea
"Auzolana ez da pilotaleku huts bat, auzoa eta hiriarentzat tresna bat baizik"

Ibilbide oparoa egin du Gasteizko Auzolana pilotaleku autogestionatuak eta etorkizunean ere jarraitzeko lanean dira frontoia kudeatzen duten auzokideak; Itziar Lekuona, Arrate Albaina eta Unai Lopez de Munainekin izan da Alea.


2017-01-18 | Arabako Alea
Auzolana pilotalekua ez ikutzeko aukera jasoko du Gasteiz Antzokiaren ideien lehiaketak

Gorka Urtaranen gobernuak Auzolana pilotalekuaren oraingo egoerari eusteko aukera emango du Gasteiz Antzokirako ideia-lehiaketan.


2017-01-17 | Topatu.eus
Arabako gazte euskaltzaleen topaketak egingo dituzte urtarrilaren 28an Gasteizen

Esperientziak trukatzeko asmoz egingo dute jardunaldia, "Arabarra, gaztea, eta euskaltzalea. Bai eta zer?" lelopean. Arabako kuadrilla guztietako gazteak hurbilduko dira Oihaneder Euskararen Etxera.


2017-01-17 | Arabako Alea
Danzalava jaio da, dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko ekimena

Lantegiak, koreografia erakustaldiak eta euskal koreografo gazteen topaketa egingo dira, ekainera bitartean.


2017-01-13 | Aiaraldea.eus
"Funtzionarioek gozokiak ematea edota katxeatzea bizi izan dugu"

Txikitatik ezagutu dute Uztai Largatxa Ramila eta Ainhoa Ayesta Fernandez (Laudio, 1993) dispertsioa zer den. Ainhoaren osaba kartzelan egon da Ainhoak 20 urte bete arte. Uztai, aldiz, Pili Arzuagaren biloba da (dispertsioak eraildako lehen pertsona, Fontso Isasirekin batera) eta aita kartzelan ezagutu du jaio zenetik sei urte bete arte.


"Udaletxea bakarrik dago Auzolana pilotalekua eraisteko asmo horretan"

Txapa Ahotsa Asanbladak kudeatzen duen Auzolana pilotalekua dagoen tokian Gasteiz Antzokia eraiki nahi du udal-gobernuak, Eskoriatza-Eskibel etxadian. Lazarraga Kultur Elkartea da kafe antzokiaren sustatzaile nagusia, eta Gasteizko Udalari eskatu dio Auzolana pilotalekua ukitu barik eraikitzeko proiektua.


2017-01-11 | Hala Bedi
"Muntai polizialak hartu du lehen lerroa; baina Ertzaintzaren xantaia ere jasan dugu"

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Auziperatua den Martínezekin hitz egin dugu Araba Hizpiden. Muntai poliziala jazateaz gain, Ertzaintzaren xantaia ere pairatu dutela azaldu du.


2017-01-11 | Arabako Alea
EH Bilduk eskatu dio Urtarani inplikatuta dauden eragileekin adosteko Gasteiz Antzokiaren proiektua

Lazarraga elkartearen proposamenarekin bat dator EH Bildu; proiektua Eskoriatza-Eskibeleko etxadian kokatzea, baina proposamena birplanteatuz, Auzolana pilotalekua kolokan jarri gabe.


2017-01-03 | Aiaraldea.eus
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte Laudioko bi gazte, margoketak egitea egotzita

Abenduaren 16an Ertzaintzaren Laudioko komisaldegira joanarazi zieten bi gazteri, margoketa batzuengatik ikertu egin zituztela jakinarazteko. Muntaia polizial bat dela adierazi dute gazteek.


2016-12-28 | ARGIA
Sidenorreko aurre-akordioak ez ditu denak ase

Sidenorreko zuzendaritzak eta CCOO, UGT, CSIF eta USO sindikatuek –ordezkaritzaren %76 dute lauren artean– aurre-akordioa lortu dute, azaroaren 28an enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu eta gero. Aipatutako lau sindikatuek ontzat jo dute akordioa; LABek eta ELAk, berriz, gogor kritikatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude