Arabako gazte euskaltzaleen topaketak egingo dituzte urtarrilaren 28an Gasteizen

  • Esperientziak trukatzeko asmoz egingo dute jardunaldia, "Arabarra, gaztea, eta euskaltzalea. Bai eta zer?" lelopean. Arabako kuadrilla guztietako gazteak hurbilduko dira Oihaneder Euskararen Etxera.

Topatu.eus @topatu_eus
2017ko urtarrilaren 17a

Arabarrak, gazteak eta euskaltzaleak. Hiru ezaugarri horiek batzen dituzte, eta identitate horien barruan bizi dutena konpartitzeko topaketak egingo dituzte urtarrilaren 28an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Arabako kuadrilla guztietako gazteak hurbilduko direla jakinarazi dute, nahiz eta bereziki zailtasunak izan dituzten Trebiñuko eta Añanako gazteak animatzeko. Azaldu dutenez, esperimentu gisa egingo dute eguna, eta, bereziki, haiek gustura egoteko modukoa izan dadila nahi dute.

10:30ean hasiko da eguna, eta herri bakoitzak bere aurkezpena egingo du. Ondotik mintzodromoa eta ondorio eta iritzietarako tartea izango dute. Eztabaiden ostean, bertso saioa, bazkaria eta kontzertuak izango dituzte 20:00ak arte, Orbanak, Odolkiak eta Tinko taldeen eskutik, Gasteizko Gaztetxean.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Araban  |  Gazte mugimendua  |  Gasteiz

Euskara Araban kanaletik interesatuko zaizu...
Aiaraldea Ekintzen Faktoria bizitza egitera doa

Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara bilgarri eta ibilgailu, bizitzeko alternatibak eraikitzen ari dira Aiaraldea Ekintzen Faktorian.


2018-03-22 | Euskara Zuian
Gorbeialdeko euskaltzaleen topaketa
MULTIMEDIA - erreportajea
Urtarrilaren 27an egin zuten Zuiako liburutegian (Murgian) Gorbeialdeko euskaltzaleon I. topaketa, "Zerk mugitzen gaitu?" lemapean, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuak antolatuta. Gorbeialdea osatzen duten sei udalerrietako euskaltzaleek hartu zuten parte, egiten duten lanaren berri eman eta hori egiteko arrazoiak zein diren aletzeko.

Paul Urkijo
"Errementari euskaraz ez filmatzea ipuinari traizio egitea izango zen"

Film laburretatik luzeetarako jauzia egingo du 'Errementari'-rekin Paul Urkijok; Arabako herrixka batean, akzioa, terrorea, umore beltza eta bestelako osagaiak dakartzan pelikularekin.


2018-01-12 | Hala Bedi
Gasteizko Udaltzaingoaren 092 zenbakiak ez du euskaraz arretarik emango aurrerantzean

Udaltzaingoak PL2 maila eskatzen zuten 6 plaza eskaini zituen, Gasteizko euskara zerbitzua kontuan hartu gabe. ELAk salaketa jarri zuen eta nahi ez zuten ondorioa etorri da: Errege Egunetik, euskararik ez 092 telefono zenbakian.


Araba euskaldunagoa, baina...

Asier Etxenikeren hitzak dira, Alea aldizkarian jasoak: “Gure ingurua uste duguna baino euskaldunagoa da, baina horretaz jabetu behar gara euskaldunak, kontzientzia hartu behar dugu eta euskaraz bizitzeko ditugun aukerak baliatu...”

Ideia hori erabat berretsi zen Gasteizen, Euskaltzaindiak egindako XXII. Jagon Jardunaldian. Hantxe azaldu bezala, VI. Inkesta Soziolinguistikoak erakutsi du 16-30 urte bitarteko lau arabarretik hiru euskaldunak direla. Euskararen erabilera orokorra,... [+]


Arabako gazte euskaltzaleak
Urte berean bigarren topaketak egingo dituzte

Urtebeteko tarterik ere ez dute hartu bigarren topaketak egiteko. Lehenengoa 2017ko urtarrilaren 28an egin zuten eta bigarrena azaroaren 18an egingo dute.  Ez da seinale txarra. Haizea Alonso Aberasturik eta Jon Insausti Bizkarrak errepikatu egingo dute. Urtarrileko topaketetan oso ondo pasa zuten eta orain gogoz eta jakin-minez gerturatuko dira Gasteiza.


2017-11-10 | Hala Bedi
Araban, euskararen biziberritzean gako izan diren 16 geltoki

Araban euskararen biziberritzeak egin dituen pausoen inguruan berbaldi bat enkargatu zioten Vigoko unibertsitatekoek Txerra Rodriguez soziolinguistari, gero, Santiagoko unibertsitatean ere gauza bera errepikatzeko. Azkenean, galdera horri zuzenean erantzuna eman beharrean, 16 geltokiko bidaia proposatu du Araban barrena ARGIAko blogean.


2017-11-07 | Hala Bedi
Azaroaren 18an ospatuko dituzte Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketak

Oihaneder Euskararen Etxean hasiko dira jardunaldiak, Gasteizko beste gune batzuetan jarraituz egitarauarekin. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute.


2017-09-24 | Axier Lopez
Arabako Alea aldizkaria eta Hala Bedi irratia
"Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu"

Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.


2017-09-15 | Arabako Alea
Mintzalagun talde bat sortu nahi dute ikasturte berrian Trebi˝un

Irailaren 22ra arte eman dezakete programarako izena udaletako euskara zerbitzuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude