argia.eus
INPRIMATU
Arabako Campusean Nekane Balluerkak izandako boikota salatu du EHUk
  • Errektoregaia bere programa azaltzen ari zela ikasle talde batek protesta egin eta ekitaldia eten zuen asteazken eguerdian.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 10

EHUk ohar bidez salatu du Nekane Balluerka unibertsitate horretarako errektore izateko hautagaiak Arabako Campusean jasandakoa. Bere programa azaltzen ari zela, “ikasle talde txiki batek galarazi egin du” ekitaldia. EHUk gertakaria “gaitzetsi” du eta azaldu du “eztabaida publikoa eta ideien adierazpena” galarazten dituzten jarrerak salatzen dituela.

Ikasle mugimendua: “EHUk irudikatzen duen antzerkiarekin  ez dugu bat egiten”

Hara Ba! atariak “ikasle mugimenduaren oharra” kaleratu du bere webgunean, asteazkenean gertaturikoaren balorazioa egiteko. Ikasleen esanetan Elurren eraikinaren atarian “elkarretaratze jendetsua” egin da eta Balluerkak hauteskunde programa azaltzeko saioa “boikoteatu” dute, “EHUk irudikatzen duen antzerkiarekin” ez dutelako bat egiten.

Euren esanetan ikaslerian bere “haserrea” adierazi nahi izan du mobilizazioarekin, “hautagai berriaren proposamenek, ikasleon klase interesen aurkakoak izaten jarraitzen” dutelako.

Mugimenduak dei egin du azaroaren 24an Leioan Ikasle borrokaz, gurea eraiki! lelopean egingo den mobilizaziora joateko.