Oihane Perea, Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta arituko dira bertsotan Printzipal Antzokian, 17:30etik aurrera.
Lierni Altuna Ugartek jantziko dio txapela irabazleari. 1997an hasi zen bertso eskolan, gerora eta egundaino antolatzaile moduan "lan handia" egin du eta gai jartzaile taldearen sustatzaile eta parte da, Arabako Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez.
Sarrerak erosteko: Printzipal antzokiaren webgunean, telefono zenbakian (34-945161045) edo txarteldegian.