Hemezortzi bertsolarik lortu dute final laurdenetarako txartela. Fase berriko lehen saioa maiatzaren 7an jokatuko da, Dulantzin. Eta bigarren final laurdena biharamunez, igande honetan, Zigoitian.
Final laurdenetako hiru saio jokatuko dira, eta sei bertsolarik hartuko dute parte bakoitzean. Hauetatik hamabi dira finalerdietara jauzi egingo duten bertsolariak: saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerdietara, eta gainerakoak lortutako puntuen arabera.
Hona hemen final laurdenetarako sailkatutako bertsolari taldea, eta bakoitzak zein saiotan kantatuko duen:
Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira bertan.
Kanporaketa Mikaela Portilla Kultur Etxeko aretoan jokatuko da, arratsaldeko 17:30ean.
Manex Agirre, Markel Yoller Lopez, Orlando Arreitunandia, Peru Abarrategi, Unai Mendibil eta Xabi Igoa arituko dira.
Kanporaketa Kultur Etxean jokatuko da, 17:30ean.
Hurrengo asteburuan jokatuko da azken final laurdena, eta bertan erabakiko da zein den finalerdietara pasatuko den bertsolari dozena.
Andere Arriolabengoa, Asier Rubio, Felipe Zelaieta, Manuel Bendala, Oihane Perea eta Unai Anda arituko dira bertan.
Aramaioko Kultur Etxean jokatuko da, 17:30ean.
Informazio gehiago: Arabako Bertsolari Txapelketaren webgunean.