Euskal Herriko bi ur hornitzaile pribatizatze arriskuan daudela ohartarazi dute

  • Ur hornitzaile publikoak biltzen dituen AEOPAS elkarte espainiarrak ur horniketaren eta saneamenduaren alorreko hainbat enpresa publikoren pribatizatze arriskua neurtu du. Adierazi dutenez, Espainiako Estatuan hiru enpresa daude arrisku altuan, horietako bi Euskal Herrikoak: AMVISA arabarra, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Unai Brea @unaibrea
2015eko maiatzaren 15a
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa hirugarrena da AEOPASek kaleratutako zerrendan. (Arg.: I˝igo Azkona)

Hiru adierazle aztertu dituzte ikerlana egiteko: arrisku ekonomikoa, arrisku instituzionala eta gardentasuna. Behin betiko emaitza osatzeko, %40ko balioa eman diote lehenbizikoari eta %30ekoa gainontzeko biei. Ikerlana osorik ikus daiteke hemen (gaztelaniaz).

Pribatizatze arriskua 0 eta 5 bitarteko eskalan aurkeztu dute. Hiru ur hornitzaile ageri dira 3tik gorako tartean, horien artean Euskal Herriko bi: AMVISA arabarra (3,18) eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (3,05). Bi horien pribatizatze arriskua altutzat jo dute AEOPASeko ordezkariek.

Jaime Morell elkarteko idazkari nagusiak esan  du enpresa horien “kudeaketa-adierazleak kontrolatuko dituen erakunde baten” premia dagoela. Hala, enpresak behartuta egongo lirateke datuak behar bezalako maiztasunez publikoki aurkeztera.

Arrisku faktoreak

Esan bezala, hiru arlo behatu dituzte azterketa osatzeko: instituzionala, ekonomikoa eta gardentasunari dagokiona. Lehenengoan, aztertutako erakundeen arduradunek pribatizatzearen alde egindako adierazpen publikoak hartu dituzte kontuan, hala nola merkaturatze-prozesuak, alegia, enpresa horiek lortutako irabaziak zerbitzu publikoa eskaintzearekin zerikusia ez duten helburuetarako erabiltzen ote dituzten.

Halaber, enpresa horietako bakoitzean zenbat erakunde dauden ordezkatuta behatu dute. Zenbat eta erakunde gehiago, txikiagotzat jo dute pribatizatze arriskua.

Arlo ekonomikoan, langile kopurua, errentagarritasuna, zorpetzea eta hornitutako herritar kopurua neurtu dituzte besteak beste. Zorpetzea handia eta langile asko izateak pribatizatze arriskua apaltze dutela  adierazi dute. Aldiz, arriskua hazi egiten da mozkinak eta zerbitzua jasotzen duten biztanle kopurua handiak badira.

Gardentasunari dagokionez, enpresaren osaketari buruzko informazioa, informazio ekonomikoa eta kontratu eta esleipenak publiko egiten diren aztertu dute, baita parte hartze publiko maila ere.

Ondorioa, esandakoa: AMVISA eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa pribatizatze arrisku altuan leudeke. Aztertutako Euskal Herriko beste enpresa, Arabako Errioxako Urkidetza, rankingaren erdian dago: 5etik 2,5. Hori bai, gardentasunaren alorrean emaitza txarrenak lortu ditu (3,83).

Pribatizatze arriskua norainoko mehatxu bihur litekeen, datozen hauteskundeen emaitzaren araberakoa izango da hein batean, AEOPASeko Luis Babianok ARGIAri adierazi dionez.

Kanal hauetan artxibatua: Uraren kudeaketa  |  Araba  |  Bizkaia

Uraren kudeaketa kanaletik interesatuko zaizu...
Gutxietsitako arriskua

2001ean Jaume Matas Espainiako Ingurumen ministroak Esako presa berriaren lehenengo harria jarri zuenetik, epeek eta aurrekontuek gora egin dute modu geldiezinean, baita presa sostengatzen duen magalaren mugimenduek ere. Herritarren artean ezjakintasuna da nagusi, eta Ebroko Ur Konfederazioaren erantzuna isiltasuna da. Handitzearen benetako eraginak jakin bitartean obrak geldi ditzatela eskatzen du gizarteak, eta eskaera horri batu zaio Nafarroako Gobernua.


2017-03-05 | Reyes Ilintxeta
"Ura urtegietan bilduz gero, haren kontrola galtzen duzu"

Urak dakarrena, urak daroa… baldin eta ur hori urtegi erraldoi batean ez badute biltzen hamaika negozio egiteko.


2017-02-08 | Unai Brea
Egaibarren ur erauzketa handitzeko plan sektoriala baliogabetu dute

Sustrai Erakuntza fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Jurramendiko Mankomunitatearen ur horniketa handitzeko helburua duen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Plan horrek inguruko hainbat talde eta udal izan ditu aurka hasieratik, baita Sustrai Erakuntza bera ere. Bat-bateko balorazioan esan dutenez –geroko iragarri dute epaiaren analisi sakonagoa–, Auzitegi Gorenaren erabakiak agerian uzten du Lokizko akuiferotik egiten diren ur... [+]


2016-11-09 | Unai Brea
Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatuko dituzte Arartekoaren aurrean

Ega Bizirik elkarteak eta Sustrai Erakuntza fundazioak iragarri dute Nafarroako Arartekoan salaketa ipiniko dutela Egaibar bailaran, Lokizko akuiferotik ura ateratzeko Jurramendiko Mankomunitatea egiten ari den bi putzuen obrak direla eta. Ur erauzketak dagoneko eragiten duen kalte ekologikoa areagotzeaz gain, lanak irregularki egiten ari direla adierazi dute.


"Uraren zergen aurkako kanpaina, mugimendu sozial eta politiko bihurtu da"

Urteak daramatza Irlandak krisiaren ondorio latzak jasaten: hezkuntza, osasun eta zerbitzu publikoetan murrizketak, zor publikoaren ordainketak… 2014an Troikak Irlandari maileguak emateari utzi zion eta horri gobernuak urari zergak ezarri izana gehitu behar zaio. Protesta ugari sorrarazi du irlandar gizartean. 2014an sortu zen “Right2Water” uraren pribatizazioaren aurkako plataformaz hitz egin dugu Brendan Ogle Irlandako sindikalista eta aldi berean “Right2Change”... [+]


Itoitz, debekatuta ahaztea

1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.


2016-04-05 | Unai Brea
Lokizko akuiferoaren ustiapena Ega ibaia arriskuan jartzen ari dela salatu dute

Jurramendiko Mankomunitateak hamarkadak daramatza ura ateratzen Lokizeko (Nafarroa) akuiferotik, horretarako kontzesiorik izan ez arren. Ebroko Ur Konfederazioa egoera hori legeztatzeko urratsak ematen hasia da, baina horren aurka daude inguruko herritar, elkarte eta erakunde publiko ugari. Izan ere, orain arte egindako ustiakuntzak kalte handia egin dio Ega ibaiari, eta eman nahi duten kontzesioaren arabera bikoiztu egingo da ateratako ur bolumena.


Ura eten diete 1.130 familiari Bizkaian azken bi urteetan

Zerbitzua ez ordaintzeagatik kendu diete ura familia horiei. EH Bilduk arazoari aurre egiteko proposamena aurkeztu du Bizkaiko Ur Partzuergoko batzarrean, baina Naiz-ek zabaldu duenez egindako proposamena eztabaidatzeari uko egin dio batzarrak.


2015-11-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian europarlamentarioak bisitan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideek ondo ezagun dute Europako Legebiltzarrera joateko bidea. Orain, berriz, hango diputatu biri egokitu zaie Barakaldora bisita egitea: EH Bilduko Josu Juaristi eta Izquierda Unidako Marina Albiol. Biek ala biek gertutik ezagutu dute Oiola.


2015-07-23 | Garazi Zabaleta
Galarazi egin diote Coca-Colaren azpikontrata bati akuiferoen ustiapena

El Salvadorreko Nejapa akuiferoaren ustiapena handitu nahi zuen Coca-Colaren azpikontrata batek. Akuiferoaren gehiegizko ustiapena salatu dute hainbat erakundek, ordea, eta Gobernuak baimenik emango ez diola adierazi du. 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude