EAE transgenikoetatik libre izendatu du Eusko Legebiltzarrak

  • Transgenikorik gabeko nezkazaritza eta abeltzaintza bultzatzeko eskaera egin dio Gasteizko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.


2015eko ekainaren 19an - 12:11
Transgenikorik gabeko nekazaritza eta abeltzantza bultzatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari (argazkia: bio-gea.org)

EH Bilduren legez besteko proposamenari batu zaio EAJ, eta bi alderdien botoekin Eusko Jaurlaritzari transgenikoen arrastoa eta eragina txikitzeko neurriak hartzeko eskaria egin diote.

Orain arte Europar Batasuna izan da transgenikoen inguruko erabakiak hartu dituena, baina estatuen esku utzi du horren eskumena. Iñaki Lazarobaster EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, Madrilgo Gobernuak transgenikoen erabateko babesa egin du beti. “Bada garaia Madrili mugak jarri eta gure lurraldea transgenikoetatik libre izendatzeko”.

2007an jada transgenikorik gabeko gune izendatu zuten EAE. Erabaki hori berresteko eskatu dute oraingoan parlamentariek.  

Lau puntu barnebiltzen ditu Gasteizko Legebiltzarrak Jaurlaritzari egindako eskaerak:

1- Eska diezaiola Espainiako Gobernuari transgenikoen baimentze edo debeku erabakiak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko

2- Transgenikoei alternatibak bilatzeko ikerketak abian jar ditzala

3- Transgenikorik gabeko pentsuen produkzioa bultzatu eta abeltzantzan transgenikorik gabeko elikagaien erabilpena sustatu dezala

4- Progresiboki, Eusko-Label produktuetan transgenikoetatik libre diren elikagaiak soilik erabiltzea bultzatzea

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude