Araba Euskaraz baliatuko dute Argantzun Ikastolan lehen hezkuntza bultzatzeko

  • Ekainaren 17an ospatuko dute Araba Euskaraz Argantzunen. Bertako ikastolak Manzanosen duen Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko baliatuko dute jaia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 29an - 08:51

Araba Euskaraz 2018 aurkeztu dute gaur ofizialki Arabako Ikastolen Federazioak eta Argantzun Ikastolako zuzendaritza taldeak eta gurasoek. Irrikitan lemarekin ospatuko dute ikastola txikiaren jaia. "Lehen Hezkuntza martxan jartzeko irrikitan gaudelako, Trebiñu Araba ofizialean sartzeko irrikitan, euskaraz bizitzeko irrikitan, umeek ikasten jarraitzeko irrikitan, euskara bultzatzeko irrikitan, oztopoak gainditzeko irrikitan, herriaren parte izaten jarraitzeko irrikitan...".

Hala, 2018ko Araba Euskaraz, ospakizun eguna izateaz gain, aldarrikapen eguna izatea nahi dute: "Aldarrikapen bikoitza. Alde batetik, euskara eta euskaltzaleen eskubideak errespeta daitezen nahi dugu eta bestetik, gure egunerokotasunean modu lazgarrian eragiten digun Trebiñuko konterriaren aferaren konponbidearen aldeko aldarria plazaratu nahi dugu. Lurraldearen egoerak zuzen-zuzenean kaltetzen gaitu, Euskara kaltetzen du, eta Trebiñu-Argantzun euskararen eerria ere badela ozen azaldu nahi dugu".

Ildo horretan, ostiralean, abenduaren 1ean, Argantzun eta Trebiñuko herritarrei aurkezpen publikoa egingo zaie Argantzunen. Bertan Araba Euskaraz 2018ko aurkezpena egiteaz gain, Euskararen eguna aurrerapen pixka batekin ospatzeko aprobetxatuko dute.

Hirugarrenez ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. 2003an Argantzun Ikastola sortu zenetik ez da ibilbide erraza izan, eta oraindik ere ikastolaren egunerokoa "lasai izatetik oso urruti dago". Momentu honetan, ikastola handitzeari heldu diote, eta bi herritan banaturik izango du bere aktibitatea, Argantzunen Haur Hezkuntza, eta Manzanosen Lehen Hezkuntza.

Erreportaje hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trebiñuko konderria
2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2022-04-04 | Hala Bedi
Hizkuntza-eskubideen urraketa etengabeak salatu dituzte Trebiñuko herritarrek

Trebiñu Araba Da plataformak arbuiatu du epaitegien aginduz Trebiñun euskara planak baliogabetu behar izana eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea ukatzea. Trebiñu Araban integratzea eskatu dute, "inposizioaren" gainetik.


2022-02-17 | Hala Bedi
"Trebiñun bozkatzera deitzen gaituzte, benetan ordezkatzen ez gaituzten agintariak aukeratzeko"

Gaztela Leongo hauteskundeen biharamunean, Xabi Iturriza trebiñarra izan dute Hizpidea saioan. Trebiñu Araba izateko arrazoien inguruan mintzatu dira berarekin. Otsailaren 26an aurkeztuko da Trebiñu Araba da! taldea.


2022-02-14 | ARGIA
Trebiñu Araba dela argi utzi dute berriro ere: %63ko abstentzioa Gaztela eta Leongo hauteskundeetan

PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.


Eguneraketa berriak daude