Apunteak elkarbanatu eta ikuspegi kritikoz janzteko proiektua

  • Unibertsitateko ikasle talde batek kolektibizatu.cc webgunea jarri du martxan, software libre eta lizentzia ireki bidez apunteak partekatzeko egitasmoa. Bildutako materiala kritikoki lantzeko eta gogoetarako tresna ere izan nahi du proiektuak, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzeari eta hartu-emanari esker.


2014ko abenduaren 12an - 11:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kolektiboki eraikitako jakintza kritiko eta euskalduna bildu eta hedatu nahi dute ikasleek.

Mundu akademikoa sarri itxia eta elitista dela iritzi dio Iker De Luzek, webgunea abiatu duten ikasleetako batek. “Mesfidantza errotuta daukagu eta egiten dugun lan guztia guretzat baino ez da geratzen, indibidualismoa eta lehia sustatzen du horrek eta gainera unibertsitateak mugatu egiten du sarrera hainbat edukitara, jakintza ugari ordaindu dezaketenen esku baino ez baitago, nik adibidez ez dut sarbiderik masterretako edukietara”.  Hori aldatzeko, lan, apunte eta jakintza guztiak denen eskura jarri nahi dituzte: “Nola eraikiko dugu Herri Unibertsitate bat, bertan kolektiboki bildu, partekatu, eztabaidatu, zalantzan jarri, kontrastatu, zabaldu eta eraikiko dugun jakintzarik gabe?”.

Alferren txokoa ez, eztabaidarako gunea

Aurrekariak badira. Campus eta fakultate batzuetan apunteak partekatzen dituzte dagoeneko, El rincón del vago webgune espainiarraren gisako adibideak ere ezagunak dira, baina ikasleei lana errazteaz gain –azterketei begira esaterako–, dimentsio orokorragoa hartzen du Kolektibizaturen abiapuntuak: jendearen hartu-emanaren bidez, denen artean jakintza eraikitzen eta aberasten joatea da funtsa. Are gehiago, proiektuaren lehenengo fasea apunte eta lanen bilketa baldin bada ere, epe ertain eta luzera bildutako horri guztiari ikuspegi kritiko eta herritarra txertatzea da asmoa, euskaraz beti ere. “Adibidez, Zientzietako ikasleek hitzaldia antolatu dutela fracking-ari buruz, sistema kritikotasunez aztertuz? Hori jaso eta gaiari buruzko materialetan txertatuko genuke”, azaldu digu De Luzek. Webgunean, lanketa honek hartuko du protagonismoa.

Zenbat eta ekarpen gehiago egin, orduan eta aberatsagoa izango da pilatzen joango den jakintza, dio ikasleak, baina nola bermatu parte-hartzea? Proiektuaren bultzatzaileak hainbat ikasle mugimendutako kideak dira (Leioatik!, Ikasle Abertzaleak, Hara ba!...) eta harreman estua dute ikasle talde eta asanbladekin: “Poliki-poliki karreraka azpitaldeak sortzea da helburua, arlo horietako materiala biltzen, euskaratzen eta kritikoki lantzen joango direnak”. Graduen urte zehatzak eta ondoren karrera osoak ikuspegi herrikoi eta kritikoa barnebilduta publikatuko dituzte, “horrela, unibertsitatean elitizatua izan den jakintza edonoren eskura egoteaz gain, askapenerako hain beharrezkoa den ikuspegi kritiko eta herrikoia euskaraz izango dugu eskuragarri”. Azken finean, “besteongandik ikasitako, besteokin eraikitako eta gure hausnarketen bidez sortu eta zabaldutako jakintza” partekatzea da xedea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-03 | Sustatu
Matematikari eta Hizkuntzalari euskaldunen topaketetarako deialdiak

Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain... [+]


Eguneraketa berriak daude