Apple iruzur fiskalean munduko txapeldun izendatu du ATTACek

  • “Apple, lapurreta mundiala” izenburuarekin azaroaren 9an ATTAC erakundeak zabaldu duenez, 2002tik gaurdaino sagar koskatuaren multinazionalak 16.000 milioi euroko zergak utzi dizkio pagatzeke Europar Batasunari. Berrikitan "Paradise Papers" agirietatik eskuratutako informaizoek berretsi dute Applek segitzen duela iruzur estrategia berean.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko azaroaren 10a
Militante altermundialistak ostiralean, 10, Parisko Appe Store komertzioan egindako protestan. (Argazkia: ATTAC)

Apple da une honetan munduan etekin gehien sortzen duen konpainia, milaka milioi euroko mozkinak lortuz. Baina arrakasta hau, dio ATTACek bere “Apple, le hold-up mondial” txostenean oinarritzen da sekula inork egin ez duen adinako iruzur fiskalaren gainean. Applek bere etekinen bi heren eskuratzen ditu irabaziak %4,5ean zergapetzen diren herrialdeetan. Ustezko lorpen handi hori Irlandaren konplizitatearekin lortzen du, nazioarteko irabazien gehiena kasik zergarik gabe libratuz.

“Appleren kasuak alde askotatik argitzen du multinazionalek gaur zer nolako taktikak darabiltzaten fiskalitatean eta nabarmentzen du horiek ezabatzeko neurriak hartzea urgentziazkoa dela. Etekinak herrialdeka publikoki aitortzea, oraindik Europar Batasunak aintzat hartu ez duena, inoiz baino beharrezkoagoa da jokabideon gaineko isiltasuna urratzeko. Inpunitate fiskala amaitzeak eskatzen du iruzur fiskalaren kontrako kate begi guztiak sendotzea, administrazioarenak, epaitegienak eta politikoak. Zergen aldetik multinazionalak tratatu behar dira enpresa bakan gisa, herrialde bakoitzean daukaten jardueraren indikadoreen gainean, horrela sistema fiskala immunizatuko bailitzateke etekinak modu artifizialean paradisu fiskaletara ihesi joatearen kontra”.

Dossierra plazaratzearekin batera, hainba protesta eta salaketa ekintza egin ditu ATTAC mugimenduak munduan zehar. Horietako bat ostiralean bertan, azaroak 10, Parisko Apple Store komertzioan.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Iruzur fiskala  |  Apple  |  Globalizazio neoliberala

Iruzur fiskala kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-01 | Estitxu Eizagirre
Munduko aberatsenen zerrendan Euskal Herriari lotutako hiru izen

Forbes aldizkariak zabaldu du 2017ko munduko aberatsenen zerrenda. Euskal Herriarekin zuzenki lotutako hiru izen hauek ageri dira: 693. postuan eta 2,9 mila milioi dolarren jabe Juan-Miguel Villar Mir (OHL enpresa); 973. postuan 2,5 mila milioi dolarren jabe Daniel Francisco Maté Badenes (Suitzan bizi den donostiarra); eta 1.795. postuan 1,1 mila milioi dolarren jabe Jose Maria Aristrain (ArcelorMittalen jabe olaberriarra).


Ana Beltran PPko buruzagiaren bodega, Nafarroako Gobernuaren zordunen artean

Bodegas Camilo Castilla bodegaren zuzendaritza darama PPko eledunak 1987tik eta 687.000 euroko zorra dauka. Nafarroako Ogasun sailak zordun handien zerrenda kaleratu du.


2017-04-02 | Lander Arbelaitz
Euskal Oasia sutan

Txosten gordina argitaratu du HerriUni-ko kide Nekane Jurado ekonomialariak. Krisiaren lehen urte gisa hartzen den 2008 urtea egungo egoerarekin konparatu du, Hego Euskal Herrian ere aberats eta txiroen arteko arrakala zabaltzen ari dela agerian utziz. Bertan 533.222 pertsona pobreziaren mugatik behera bizi dela jakiteak argi uzten du “Euskal Oasirik” ez dela, aberasten jarraitzen duten gutxi batzuentzat ez bada.


Europako banku nagusien irabazien %26 paradisu fiskaletatik dator

Oxfam Intermon eta Fair Finance Guide Internationalek kaleratutako txosten baten arabera, Europako hogei banku nagusiek 25.000 milioi euro irabazten dituzte urtero paradisu fiskaletan.


Enpresetan atzemandako zerga iruzurra nabarmen hazi da Araban

Arabako Foru Aldundiak enpresen zerga jardueraren kontrola zorroztuko zuela iragarri zuen iaz, eta aurtengo iruzurraren aurkako kanpainaren datuetan islatu da. Ikuskaritzak 77 milioi euroko iruzurra atzeman du eta horietatik 53 sozietate zergakoak dira, iaz baino 40 milioi gehiago.


Apple-ko erakusleihoak zuriz margotu dituzte, multinazionalaren gardentasun eza salatzeko

Attac mugimenduko militanteek Applek Parisen dituen bulegoak margotu dituzte, enpresaren opakutasun finantzarioa salatzeko. Aktibistek adierazi dute 2016an sagarraren multinazionalak 215.000 milioi dolar zituela paradisu fiskaletan.


Zerga iruzurraren behatokia osatzeko proposamena errefusatu du Eusko Legebiltzarrak

Iruzurraren aurkako behatoki bat sortzeko legez kanpoko proposamena egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. EAJren, PSE-EEren eta PPren ezezko botoek atzera bota dute.


2017-01-13 | Estitxu Eizagirre
Igor Meltxor, Ahoztar Zelaieta eta Aimar Uribesalgoren hitzaldiak Azkoitian

Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela Herriko Tabernan.


Ameriketako Estatu Batuak: munduko azken paradisu fiskala

Informazioa automatikoki trukatzeko nazioarteko akordioa (Common Reporting Standard) jarriko dute martxan urtarrilean. Modu horretan, biztanleek atzerrian dituzten finantza aktiboak ezagutu ahal izango dituzte herrialdeek. AEBek, ordea, ez dute akordioarekin bat egin, eta hainbat adituk “Suitza berria” ezizena jarri diete dagoeneko.


Bizi ! mugimenduak banku bat okupatu du Biarritzen, zerga ihesa salatzeko

BNP Paribas bankuaren zerga ihesa eta paradisu fiskalak erabiltzen dituztenen zigorgabetasuna salatu dute Bizi !-ko kideek. Horrez gain, urtarrilaren 9an mobilizatzera deitu dute, auziperatuta dagoen Jon Palais militanteari babesa emateko.  


Eguneraketa berriak daude