60.000 langileren ordez robotak ezarri ditu Foxconnek, Apple eta Samsungen hornitzaile txinatarrak

  • Foxconn korporazio txinatarrak, Apple eta Samsung markako elektrotresnak ekoizten dituen erraldoiak, 60.000 robot ezarri ditu bere usinetan beste hainbeste langileren ordez, South China Morning Postek zabaldu duenez. Jiangsu probintziako industrialdean gizaki langileak 110.000tik 50.000tara murriztu ditu, haien beharra robotek egingo dutelako.


2016ko ekainaren 07an - 18:01
Txinan robotak langileen partez Foxconnen Kunshango faktoria batean. (Argazkia: South China Morning Post)

2014ko irailetik, Dongguan inguruko 505 faktoriak, Guangdon probintzian, 4.2000 yuan (562 milioi euro) inbertitu dituzte robotetan, milaka giza lanpostu aurreztu asmoz. Kunshan, Jiangsu probintzian, industria elektronikoaren gune garrantzitsu bat da. Urtean 120 milioi ordenadore ekoiztera iritsi zen, nahiz eta gaur 51 milioitan ibiliko den. Bi milioi eta erdi biztanle ditu, bi heren landa eremuetatik lan bila etorritako jendeak, hasi direnak kezkatzen bertako 600 konpainietatik gehienek dauzkatelako robotak ezartzeko asmo berdinak.

Ekonomialariak aspalditik ari dira ohartarazten lanpostuen automatizazioak langileengan eragin handia izango duela. Deloitte aholku emaileak iragarri du datozen urteotan enpleguen %35 dagoela arriskuan.

Robotizazioari plazerra hartzen hasita daude mundu osoko ugazabak. McDonald’seko zuzendari nagusi ohi Ed Rensik duela gutxi esan zion AEBetako Fox kateari langileei orduko gutxienekoa 15an jartzeak konpainiak bultzatuko dituela haien lekuan robotak jartzera: “Patata frijituak egiteko merkeago da 35.000 dolarreko robot beso bat erostea kontratatzea baino langile bat efikaza ez dena orduko 15 eurotan ari”.

1974an sortua, Foxconnek –Hon Hai Precision Industry– milioi bat langile baino gehiago dauzka, munduko hirugarren handiena da langile kopurutan, eta planetako elektronikaren erdia berak ekoizten du. Marka handi guztiak ditu bezero Foxconnek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude