argia.eus
INPRIMATU
Apple-en produktuak euskaraz eskatzeko 27.000 sinaduratik gora bildu dituzte
  • Change.org plataformaren bidez Apple enpresari bere produktuetan euskara ere barneratzeko eskaria egin diote 27.000 herritar baino gehiagok. Iparra.eus proiektuak bultzatu du kanpaina.

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 14a
Apple enpresari bere produktuetan euskara ere barneratzeko eskaria egin diote 27.000 herritarrek (argazkia: euskaditeknologia)

Sinadura guztiak eta 142 iruzkinak biltzen dituen kaxa ostegunean bidali dute Apple-ra. Osotara ia mila orri bildu dituzte. Euskal Herritik kanpo ere, munduko 70 herrialdetatik jaso dituzte sinadurak.

Euskal Herriko instituzioei beren atxikimendua eskatu diete, baina Eusko Jaurlaritza izan da erantzun duen bakarra. Jaurlaritzak Xabier Martin kanpainaren bultzatzaileari agindu dio Apple enpresari eskutitz formala bere kabuz bidaliko diola, baina ez sinadura kanpainarekin batera.