argia.eus
INPRIMATU
Apple-en gailuak euskaratzeko sinadura bilketa abiatu dute
  • Apple-en gailuetan euskara erabil ahal izateko kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek, Change.org webgunearen bitartez. Tim Cook Apple-eko kontseilari delegatuari zuzendutako eskaria, hasiera batean, 5.000 lagunek sinatzea dute helburu.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 04a
5.000 sinadura biltzea da kanpainaren helburua.

"Kultura eta hizkuntzaren biziraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea eta, jakina, teknologia arloan maneiatu", hasten da gutuna. "Beraz, gutako asko ados gaude gure hizkuntza mundu globalizatu honetan teknologia gisa erabili behar dugula".

"Beraz, Euskara Apple-eko sistemetan erabil ahal izan beharko litzateke, hizkuntza nagusi gisa, beste hizkuntzetara jo gabe eta sistema behar bezala erabiltzeko gai izateko".

Xabier Martin da kanpainaren sortzailea.