argia.eus
INPRIMATU
Anuntxi Arana antropologoak jasoko du Argizaiola saria
ARGIA @argia 2014ko azaroaren 19a
Euskal mitologia ardatz, antropologian burutu ditu bere lan idatziak Anuntxi Aranak.

Gaur egun, Angelun bizi da Arana. Euskal mitologia ardatz, antropologiaren esparruan egin ditu bere lan idatziak.

Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan, eta 1985ean Haranburu Altuna argitaletxeak argitaratu zion memoria gisa aurkeztutako lan hura, Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburupean.

Bere lan nagusia 1996an egin zuen: Bordeleko Uniabertsitateak eta EHUk elkarrekin zuzendutako doktorego tesia, Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenekoa.

150 kultur ekitaldi

Orotara 620.000 euroko aurrekontua izango du abenduaren 5etik 8ra egingo den Azokak. 245 stand jasoko ditu, 150 kultur ekitaldi, eta 330 nobedade.

Harrera hitzaldia Sergi Javaloyes idazle eta Akitaniako Kontseiluko kideak eskainiko du.