argia.eus
INPRIMATU
Antzinako Erroma
2003ko apirilaren 26a

Jon Torner jontorner@argia.eus
Historian zehar garrantzia handia izan duten hainbat herri edo zibilizazio izan ditugu hizpide jada Sarekada atalean. Gaur, bide horretan aurrera eginez, antzinako Erromari buruzko helbide interesgarri batzuk bildu ditugu. Horiek aipatu aurretik, dena den, Erromaren historiako garai desberdinak azalduko ditugu labur-labur, iturri bezala Harluxet hiztegi entziklopedikoa baliatuz. Bide batez, arteari buruzko datu gutxi batzuk ere aipatuko ditugu. Erromako Historia Sorrera: K.a.753-509. Romulok, Remoren anaia bikiak, Erroma fundatu zueneko alegiazko datatik errege etruskoek hiria antolatu eta lehen monumentuak eraiki zituzten arteko garaia. Erromatar errepublika: K.a. 509-27. Erromak Italiar penintsula konkistatu zuenetik Senatuak Augusto enperadore izendatu bitarteko garaia. Erromatar inperioa: K.a. 27 - K.o. 476. Garai hau hiru zatitan bana daiteke. - Goiz Inperioa (I-II. m): Garai honetan lau dinastiek (julio-klaudiotarrak, flaviotarrak, antoninotarrak -dinastia honen garaia, 96tik 192. urtera, izan zen Erromatar inperioaren urrezko aroa- eta severotarrak) garrantzi handia izan zuten. - Berant Inperioa (III-IV. m): Garai hau inperioaren krisialdia ekarri zuten pertsiar eta germaniarren erasoekin hasi eta 395ean amaitu zen. Urte hartan Erromatar inperioa Mendebaldeko (hiriburua Erroma zuen) eta Ekialdeko (Konstantinopla) inperioetan erdibitu zen. - V. mendea: Odoakro errege barbaroak Romulo Augustulo, azken enperadorea, agintetik bota zuen eta Mendebaldeko inperioa desagertu egin zen. Ekialdekoak, Bizantziar inperioak, 1453. arte iraun zuen. Aintzinako Erromari buruzko datu gehiago ezagutzeko puntubi.com guneak eskaintzen dituen azalpen eta loturak kontsulta ditzakezue. Artea K.a. III. mendera arte: Etruskoek eta helenismoak arte erromatarrean eragin handia izan zuten. K.a. II. m - K.o. I. m: Ordena arkitektoniko doriar erromatarra eta toskanarra sortu ziren. Augustoren garaian, arte plastikoek klasizismorantz egin zuten. I. m.tik aurrera: Hirigintzan oinarritutako arkitektura hasi zen eta eraikuntzei arku, ganga eta kupula handiak gehitu zitzaizkien (Koliseoa, Panteoia). Inperioaren azken bi mendeetan eraikuntza erraldoiak egiteko joera nabarmendu zen. LOTURAK Izaera orokorreko web guneak - Antzinako Erroma. Gune honetan besteak beste arteari, enperadoreei, antzerkiari eta borrokei buruzko azalpenak aurki daitezke. Gaztelaniaz. - Forum Romanum. Hainbat ataletan banaturiko gune hau ikasleei zuzendurik dago batez ere. - Lacus Curtius. Azalpen eta irudi ugari biltzen dituen gunea. - Dead Romans. Goiz Inperioari buruzko informazio ugari eskaintzen duen gunea: historia, arkitektura, erabiltzen zen txanpona... Historia - XX. mendeko etruskoak turisten atzaparretan. Zientzia.net-en 1994an argitaraturiko artikulua. - Erromaren Historia. Zaragozako Unibertsitatearen gunea. - Antzinako mapak - Inperio garaiko mapa I - Inperio garaiko mapak II - Esklabutza Erroman. Juana Sáezen artikulua, gazteleraz. Arkitektura - Arte eta arkitektura erromatarra. Arlo, garai historiko eta kokapenaren arabera sailkaturiko eskultura, monumentu eta bestelakoen makina bat informazio eta argazki biltzen ditu ingelesezko gune honek. - Arkitektura erromatarra. Ingelesez - Anfiteatroak. Anfiteatro bakoitzaren argazki eta datuak biltzen ditu gune honek. - Erromako katakonba kristauak. II. mende erdialdean hildakoak lur azpian ehorzten hasi ziren kristauak. Horrela sortu ziren katakonbak. Informazioa hainbat hizkuntzatan kontsulta daiteke. Artea - Arte erromatarra. Informazio eta irudi ugari eskaintzen duen gunea. Gaztelaniaz. - Erromatar Inperioaren garaiko pintura. Milko A. Garcíak gaztelaniaz idatzitako artikulua. Irudi gutxi batzuk ere baditu. - Kristalezko piezak. Irudi eta azalpen gutxi batzuk. Ingelesez. Eskultura - Eskultura erromatarra. Ingelesez. - Eskultura erromatarra. Gaztelaniazko artikulu zabala, monografías.com gunean. Literatura - The Latin Library. Latinezko obrak biltzen dituen gune aberetsenetarikoa. - Bibliotheca Augustana. Latinez idatzitako hainbat testu biltzen du: antzerki obrak, eraikin desberdinetako inskripzioak... Beste SAREKADA batzuk - Magiaz beteriko kultura (2002/06/08). - Antzinako Egiptoko altxorrek egun ere dir-dir egiten dute (2002/11/16). - Antzinako Greziaren handitasuna (2002/12/22).