argia.eus
INPRIMATU
Antzerkiaren Maiatzak Hendaia bustiko du lau egunez
  • Hamahiru konpainia, 26 antzezpen eta 53 artista izango dira aurtengo Antzerkiaren Maiatzan, Hendaian. Egitarau “eklektikoa” prestatu dute Herriko Etxeak eta Chimères antzerki taldeak, eta besteak beste, dantza, zirkua, mimoa eta antzerkia izango dira ikusgarri herriko areto eta karriketan. Zikloa maiatzaren 27an hasiko da eta lau egunez luzatuko da. Antolatzaileek Merci taldearen Européana, une breve histoire du XXe siécle lana nabarmendu dute, eskualdean Hendaian soilik antzeztuko baita.

2010ko maiatzaren 19a

Bestalde, Bilbon, Gilkitxaroren 8 begi obrak emango dio hasiera Bilboki euskarazko emanaldi-zikloari. Egitasmoa Cafe Bar Bilbao eta Bilbo Zaharra euskaltegien eskutik dator eta formatu txikiko euskarazko antzerkia bultzatzeko helburuz sortu da. Bestak beste, hilaren 26an Oier Guillanen Herio heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua entzun ahal izango da. Emanaldi guztiak Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan izango dira 19:30etik aurrera.

- Bilboki zikloaren aurtengo edizioaren esku programa (pdf)