Donostiako Antzerki Feriaren hamaikagarren edizioa ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute. Norka Chiapuso Feriaren zuzendariak atzo (30) adierazi zuenez, dantzaren eta antzerki konpainia gazteen aldeko apustua egin da aurten. Feriak
Deabru Beltzak eta Golden Apple Quartet taldeen lanak estreinatuko ditu eta azoka profesionala, mahai-inguruak eta erakusketak eskainiko ditu, besteak beste.