"Euskara asko zabaldu eta gehiago mehetu dugula entzun nion (Bernardo Atxagari). Erabat nago ados. Gaur egungo bizimoduak euskara meheagoa duen inguru batera ekarri nau, eta euskararen erreserba nagusian lasai bizi izan naizen hau zalantza eta kontraesanez bete. Badakit euskara erabiltzeari eman behar diogula lehentasuna, hankasartzeak hankasartze. Arazoa ez da ikasten ari den batek hizkuntzari ostikadak ematea, euskara loditu, aberastu eta doitzearen ardura dugunon axolagabekeria baizik". (2007/03/22)