argia.eus
INPRIMATU
Antxon Agirre: “Lehen artisautza erabilgarria egiten zen, eta gaur egun, aldiz, artisautza dekoratiboa lantzen da”
2006ko maiatzaren 16a

"Artisauek gaur egun jasotzen duten laguntza handiagoa da lehen jasotzen zutena baino, zalantzarik gabe, baina nire ustez ez da nahikoa. Beste herrialdeetan, Gobernuak lagundutako artisautza dendak egoten dira hiri handi guztietan, herriko artisautza bultzatzeko. Hemen, zoritxarrez, ez daukagu horrelakorik; ezta hiriburuetan ere ez dago Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako artisautza dendarik, gure artisauen produktuak erakusgai jarri eta saltzeko. Ahalegin batzuk egin dira, baina partikularren aldetik batez ere. (2006/05/12-19, 347. zenbakia)