"Kantagintzan gauzak etortzen zaizkidan bezala egiten eta botatzen ditut. Orain ez naiz hasiko estiloa aldatzen. Adibidez, ez dut sekula bateriarik erabili eta horrek ez du esan nahi egunen batean erabiliko ez dudanik, baina oraingoz, behintzat, ez. Bestalde, ukaezina da musika klasikotik daukadan influentzia. Nire formazio musikala hortik dator. Jende askok edo gutxik nire kantak segitzea ez dit axola. Pertsona bakarra badago nire musikarekin disfrutatzen duena, ni kontent". (2007-12-31)