"Nire ipuinak haur eta gazte literaturara bideratuak daude baina heldua naizen aldetik faltan botatzen dut hutsune hori. Uste dut, helduok badugula ipuin-egarria eta salbuespenak salbuespen ez dugu aukera askorik izaten gozatzeko (...) Ohartu naiz 16 eta 18 urteko gaztetxoek geroz eta gehiago idazten dutela. Hori aproposa da. 12 urterekin irakur zaletasunak beherantz egiten ei du baina 16 urtetik aurrera irakurtzeko gogoa berriz sortzen omen da". (2007/05/14, 188. zenbakia)