Antsoaingo Udal haur-eskolan alaba euskaraz ezin hezi

  • Martxoaren lehenetik martxoaren 15era arte aurrematrikulazio epea zabalik da Iruñerriko haur-eskoletan. Aurreko astean alabaren aurrematrikula egin genuen. Antsoainen egin nahi genuen, bertan bizi baikara, baina Antsoaingo Udal haur-eskolan ez dago euskarazko murgiltze eredurik.


2018ko martxoaren 13an - 15:23

Udalarekin batzartu gara eta gaia tratatu dugu. Honek ez digu konponbiderik eman; une honetan haur-eskolan euskara ezagutzeko eskubidea bermatzea ez du lehentasunen artean. Beraz, hurbilen dauzkagun eta Iruñeko Udalarenak diren Txantrea eta Arrotxapea auzoetako euskarazko haur-eskoletan eman behar izan dugu izena.

Iruñean “kanpotarrak” gara, horregatik Iruñekoak diren familiak baino puntu gutxiagorekin abiatuko gara alaba haur-eskola horietan onartua izateko; ez hori bakarrik, onartua izanez gero, Iruñekoak diren familiek baino %25 gehiago ordaindu beharko dugu (82 euro gehiago hilean). Alderantziz, Iruñekoa bazara eta Antsoaingo Udal haur-eskola erdaldunean zure seme-alaba aurrematrikulatzen baduzu, onartua izanez gero, bertakoek ordainduko duten kuota bera ordainduko duzu.

Antsoaingo eta Iruñeko Udalak (“D” ereduaren aldeko matrikulazio kanpainak babesten dituzten udalak), euskarazko hezkuntzaren aldeko apustua egiten ari garen familia antsoaindarrekin era ulergaitzean jokatzen ari dira: Lehenengoak kanpora joatera behartzen gaitu; eta bigarrenak ekonomikoki zigortu, alaba euskaraz hezi nahi izatea luxu bat balitz bezala. Ez da bidezkoa.

Antsoain herriak haur-eskola euskalduna da behingoz behar duena. Bitartean, Antsoain eta Iruñeko Udalek, seme-alabak euskaraz ikastera Antsoaindik kanpo eramatera behartzen gaituzten familioi, kalteak areagotu beharrean, kalteak arinduko dizkiguten neurriak adostu beharko lituzkete.

Horren esperoan, horren alde lanean jarraituko dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude