"Gaurko ikerlari zenbaiten arabera, euskaldunak bi mila urtez egon dira Eskozian, Ingalaterran eta Irlandan, zeltak bertara iritsi baino lehen. Euskaldunek beren hizkuntza gorde dute eta irlandarrek musika. Euskal musikak baditu alboka eta txalaparta, baina ez ditu garatu, beste bide batzuetatik garatu da euskal musika, Europako musikarekin lotuta, alegia. Irlandan, profesionalak ez diren musikarien saio batzuk entzuten badituzu, Bach-en "Branderburg-eko kontzertuak" entzuten ari zarela ematen du, baina bertsio zaharrago eta benetakoago batean". (2007-08-25)