argia.eus
INPRIMATU
Antixena gaztetxean lapurreta egin dutela salatu du Oñatiko Gazte Asanbladak
  • Herritarren aurkako erasotzat hartu dute lapurreta. Honen aurrean, gazteak batuz Antixena indartuz jarraituko dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko uztailaren 26a

 

 

 

Ostiralean sartu ziren lapurreta egitera Oñatiko Antixena gaztetxera. Lapurreta salatzeko egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez gaztetxearen egunerokoan ekintzak egiteko ezinbestekoa den materiala lapurtu dute. Bi proiektore, hiru ordenagailu eramangarri, bi bideo kamera, tabernako musika ekipoa, eta tabernako bafleak lapurtu dituzte. 

Lapurretak salatzeko agerraldia larubatean egin zuten bailarako gainerako gazte asanbladekin batera. Herritarren aurkako eraotzat jo dute lapurreta, "herri eragileendako espazio librea izanik, herritar anitzon tokia baitugu gaztetxea". Era berean, babesa adierazi dieten norbanako eta eragile guztiei eskerrak eman zizkioten. 

Honen aurrean, proiektuarentzat traba bat izan arren, geldirik ez direla geldituko adierazi zuten gaztetxeko kideek eta beraien jardunarekin indartsu jarraituko dutela, gaztetxea indartuz.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra