argia.eus
INPRIMATU
Antisemita deitu dio Israelek Holandako telebista kate bati, Eurovisioneko abestiaren parodioa egiteagatik
  • Israelgo Armadak palestinarren aurka Gazan egindako azken sarraskia kritikatu du Nettaren abestiaren moldaketa batek.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 25

Eurovision jaialdian garaile atera zen Netta abeslari Israeldarra. ‘Toy’ abestiaren doinu eta Nettaren jantzi antzekoak erabiliz, Holandako BNN-Vara telebista kate publikoko programa batek kantaren moldaketa egin du. Letran, ordea, Gazan Israelgo Armadak egindako palestinarren azken hilketa masiboa kritikatu dute. Horri erantzunez, La Haya-ko (Herbehereak) enbaxada israeldarrak “antisemita” deitu dio telebista kate holandarrari.

Bere aldetik, BNN-Varak adierazi du parodiak Israelen politika ezbaian jartzea zuela helburu eta ez dela judu komunitatearen kontrako erasoa. Zabaldutako komunikatu baten bitartez, argudiatu dute beraien asmoa eztabaida sortzea zela, satiraren bidez, Israelgo Armadak Palestinarren kontra Gazan egindako tiroketen gainean.

Hemen bideoa: