argia.eus
INPRIMATU
Antépararen “inpunitatea” salatu eta udal-talde guztiei “posizionatzeko” exijitu die Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak
  • Hainbat udal gobernu eta erakunde "ari dira etxebizitza turistikoei balazta jarri nahian" elkartearen ustez, baina aldiz, Gasteizko Udalak "jarrera anbiguoa" duela azpimarratu du ARGIAk publiko egindako informazioa aintzat hartuta.

ARGIA @argia 2023ko apirilaren 26a

"Gustavo Antéparak obra eta jarduera klandestinoak egin dituela dioen informazioaren harira, mesfidati agertzen gara Gasteizko Udalaren aurrean", adierazi dute oharrean Gasteiz Txiki Auzo Elkarteko kideek, ARGIAk argitaratu dituen informazioen harira. "Auzo elkarte gisa, ezin dugu ametitu halako inpunitaterik eta udaleko alderdi politiko guztiei eskatzen diegu posizio koherentea hartu dezaten akusazio hain larrien aurrean", azpimarratu dute.

Etxebizitza turistikoek "kaltea baino" ez dutela ekartzen nabarmendu dute oharrean, eta horien jakitun dira Espainiako Estatuko zein EAEko erakunde guztietako agintariak. Hainbat lekutan "ekintza zurrunagoak" hartu direla diote, baina Gasteizko Udalak "jarrera anbiguoa" du, eta "jarrera parte hartzailea ere bai", udal politikariek esku hartzen dutelako Zabalgune 21 deritzonean.