Joan den ostiralean Gailur-alde S.L.-ren ohar bat jaso zuten, azaroaren 5ean Fires betirako zigilatuko zutela zioena.
Datozen egunetarako, deialdiak egin dituzte gune autogestionatua babesteko. Azaroaren 4an, gaua pasatzera joateko gonbidapena luzatu dute, eta 5ean, goizean goizetik jendea Fires edo inguruetara gerturatzea nahi dute, “presio sozialaren bidez edozein ilegalitate ekiditeko”.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.