argia.eus
INPRIMATU
Añorgako errekan izandako apar isurketa bat salatu du Eguzkik
  • Eguzki talde ekologistak igandean , hilaren 29an, Añorgako errekan izandako isurketa bat salatu du.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2019ko urriaren 01
Apar isurketa Añorgako Errekan. (Argazkia: Eguzki talde ekologista)

Zabaldutako ohar batean azaldutakoaren arabera, Añorgako erreka “apar ikusgarriz” estalita agertu zen atzo goizean. “Aparra, denboraren poderioz disolbatu ordez, errekan behera joan da eta eguerdi partean Infernura iritsita zegoen”, jakinarazi zuen talde ekologistak. Erakundeei isurketaren iturburua “behar bezala” ikertzeko eta erantzuleak behar bezala zigortzeko eskatu diete.

Eitb.eus-ek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak aparraren agerpena baieztatu diola, eta URA Agentziako teknikari batek laginak hartu dituela aztertzeko. Oraindik, baina, ez dago isuriaren jatorriaren inguruko daturik.