Anoeta Zutikek egindako kanpaldia eta hurrengo urratsak

  • Uztailaren 11tik 15era kanpaldia egin zuen herriko plazan Anoetan Zutikek. Hemen bildu ditugu egin dituzten ekimenetako batzuek. Hurrengo asanblada uztailaren 20an egingo dute.


2016ko uztailaren 19an - 11:09

Tolosaldeko Atariak kontatu duenez, 15 lagun inguru geratu izan dira lotan. Parte hartu duen kide batek adierazi digunez, oso balorazio positiboa egin zuten amaieran "Erraustegiaren gaia propio isilarazi dute eta lortu dugu Anoeta bezalako herri txiki batean dagokion presentzia izatea, ekintzek jende kopuru polita erakarri dute, 30-40 herritar inguru. Gazte jendea gara batipat mugitu garenak, baina egin diren ekitaldietara bai haurrak eta bai jende helduagoa ere bildu da". eta ekitaldietara 30-40 inguru batu dira ".

Herritarrak informatzeko eta gaia plazaratzeko, eta adin desberdinetara iristeko, besteak beste ekintza hauek egin dituzte:

- Asanbladak

- Harrera ekitaldia ekimenera inguratu nahi duten herritar denei

- Erraustegi proiektuari buruzko panel eta eskuorriak egin eta herritarrei zabaltzea

- Erraustegiari buruzko hitzaldia (Kepa Olaizek eman zuen uztailaren 12an)

- Desobedientzia zibilari buruzko hitzaldia (Ekai Txapartegik eman zuen uztailaren 13an). Ideia berriak hartzeko oso ongi etorri omen zen.

- Haur jolasak: birziklapenarekin egindako jolasak, erraustegirik ez lema margotzea...

- Pintxo-potea. Edari latetan mezuak eta galderak pausatu zituzten.

Hurrengo asanblada, uztailaren 20an

Kanpaldia bukatu badute ere, lanketarekin jarraitzeko gogotsu dabil Anoeta Zutik. Hurrengo asanblada uztailaren 20an egingo dute, plazan.

Uztailaren 28an GHK-k sinatuko duen lizitaziorako mobilizazioa

Uztailaren 20ko asanbladan erabakiko dituzte aurrera begirako ekintzak. Bat badute begiz joa: hilabete bukaeran GHK-k sinatuko duen lizitazioa (eta udalak inongo premiarik gabe zorpetuko dituena 2051 urtera arte) dela eta, mobilizazioa deitzea.

Sare sozialetan

Facebooken Anoeta Zutiken orria jarrai dezakezu. Eta baita Twitterren ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anoeta Zutik
2016-07-07 | Estitxu Eizagirre
Anoeta Zutikek kanpaldi mugagabeari ekingo dio uztailaren 11n

Uztailaren 2an egin zuten lehen asanblada eta bertan erabaki zuten kanpaldi mugagabea deitzea. Herriz herri gorputza hartuz doa Gipuzkoa Zutik.


Eguneraketa berriak daude