Anjel Oiarbide: "Herritarren borondatea islatu behar da etorkizun politikoan ere"

  • Udaberrian hilero izango dira estatus politikoari buruzko galdeketak Euskal Herrian. Igandekoa izango da lehen olatua.


2017ko martxoaren 16an - 09:35
Anjel Oiarbidek garrantzi berezia eman die asteburuko galdeketei (argazkia: Goiena).

Tolosaldeko 28 herrietan, Oiartzualdeko Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaian, Hernani eta Astigarragan eta Larrabetzun antolatu dituzte euskal estatuari buruzko kontsultak. 150.000 bat lagun bizi dira eremu horretan, eta horiek guztiek erabakitze eskubidea praktikan jartzeak duen garrantziaz hitz egin du Hala Bediko Igor Goikoleak Gure Esku Dago dinamikako Anjel Oiarbiderekin.

Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude