"Angula Ustelak" bira Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako epaiketa salatzeko

  • Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua jendarteratzeko Euskal Herriko 35 herritan hitzaldiak antolatu dituzte, Gipuzkoa Zutiken izenean prentsara bidalitako oharrean jakinarazi dutenez.

Ainhoa Intxaurrandietak 35 hitzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. (Argazkia: Gipuzkoa Zutik)

2018ko otsailaren 20an - 11:27

2013an Donostialdeko erraustegia gelditu zuten Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) 2018ko irailean epaituko dituzte.

"Kasu benetan larria da eta Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 euro eskatzen dizkiete. Erabat onartezina", diote.

Prentsa oharrean jakinarazi dutenez, beren ustez "epaiketa mugarria" izango da eta "Gipuzkoa eta hondakinen gaia gainditzen ditu erabat". Herri bakoitzeko eragileekin elkarlanean antolatu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek. Bira Hernanin hasi dute joan den asteazkenean eta Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Behe Nafarroan ibiliko dira ekaina bitartean.

"Ulertzen dugu beste edozein lurraldetan, beste edozein proiektu estrategiko gelditu izan balitz, berdin-berdin egingo lukeela erregimenak: betikoei negozioa ukitu dietenak zigortzen saiatu, modu pertsonalean eraso eginda", diote.

Epaiketa honekin "Euskal Erregimena" bidaltzen ari den mezua beren ustez da ezin dela eredua zalantzan jarri. "Beste eredu bat nahi duten herritarrek hauteskundeak irabaztea lortzen badute ere, eta milaka milioiko zorra dakarten proiektuak alferrikakoak direla frogatzen badute ere, negozio horiek ezin dira ukitu. Bestela zureak egin du".

Beren hitzetan, Intxaurrandieta eta Errazkin zigortzen badituzte, "mugarri oso arriskutsua" jarriko dute eta "aurrerantzean edozein proiektu gelditzen saiatuko denak, aurrekari honen itzal izugarria izango du gainean".

Angula Ustelak elkartasun bira iragartzeko egin duten kartela.

"Hitzaldi honetan ikusiko dugu, erraustegiaren kasuko gertakizun zehatzetan oinarrituta, Euskal Erregimenak nola funtzionatzen duen. Ustelkeriari lotutako hamaika gertakizun ezagutuko ditugu: Lapurtutako ordenagailuaren eta suntsitutako dokumentazioaren kasuak, bankuekin eginiko tratu absurdua, enpresen txostenak idatzi zituzten funtzionarioen kasua, beharrezkoa ez den gastu publikoa justifikatzeko gaindimentsionatutako datuak... Diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko mafiaren jokamoldea da", jakinarazi dute.

Beren ustez "epaitu beharreko bakarrak, Euskal Erregimenaren ustelkeria eta mafia jokabidea dira". Eta iraileko epaiketarekin aurrera jarraituz gero, "epaiketa hori herritarron interes orokorren aurka ari diren politikariak kalean epaitzeko baliatzeko asmo osoa daukagu. Horregatik kartelean erabili dugun leloa: norbait epaitzekotan, epai ditzatela ustelak". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude