Angela Davis: 'Justizia modu berriak ikusarazi behar ditugu, biolentzia gutxiagoko gizartea eraikitzeko'

  • Bilboko Bidebarrieta liburutegian izan da otsailaren 5ean Angela Davis ekintzaile afro-amerikarra Gite-Ipes Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak antolatutako “Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela” jardunaldien baitan. Gai horretatik abiatuta, terrorismoa, kapitalismoa, arraza zein beste zenbait kontu izan ditu hizpide. Arnaldo Otegi eta gainerako preso politikoekiko elkartasuna adieraziz hasi du hitz-hartzea.


2016ko otsailaren 06an - 16:03
Kartzeletan ikuspegi feminista txertatzea aldarrikatu zuen Angela Davis ekintzaile afro-amerrikarrak. Argazkia: Malen Aldalur.

“Denok dugu ezagunen bat barruan”, kartzelako bizipena baina ez da berdina guztientzat. Emakumeek gainerako presoek jasaten duten errepresioaz gain tratu txarrak eta sexu erasoak pairatu behar dituztela azaldu du: “Gobernuek sexu jazarpenak egiten dituzte”. Estatua subjektu bihurtu eta erasotzaile papera esleitzea garrantzitsua dela dio, “harremanetan daude biolentzia estatala eta intimoa, pertsonala eta publikoa”. Kartzeletan perspektiba feminista txertatzeak emakumeen bizipenak ulertzera garamatzala azpimarratu du ekintzaileak: “Biolentziaren kapak eransten ez baditugu, zail izango da askatasunerako gakoak bilatzen”.

Terrorismoan, ideologiak duen funtzioa preso politikoen aurka erabili dutela ulertzea funtsezkoa dela azaldu du Davisek: “Gobernuek, terrorismoa terminoa eurek nahieran erabili dute, horrela, borroka zilegiak kriminalizatu eta ezabatu ahal izateko”. Ekintzaile feministak uste du egin beharrekoa estatu-terrorismoa bistaratzea dela. Kriminalizazioaren eta presio polizialaren bitartez, borroka berrietan diharduten gazteak beldurtu nahian ari direla azaldu du, baina kontrako efektua lortzen ari dira.

Kartzelak eta poliziaren militarizazioa

Amerikako Estatu Batuek sortu zituzten kartzelak demokrazia burgesaren oinarrizko instituzio bezala; pertsonei eskubideak kentzean datza zigorrak, azaldu du. Dena den, zigor demokratiko batean, eskubideak aitortuak izan behar dira ukatuak izan ahal izateko, eta hori eliteen demokrazia batean bakarrik gertatzen da.

Davisek azaldu du, pertsonak damutzeko eta hobetzeko sortu zirela kartzelak, baina emakumeei ez zitzaien horretarako aukerarik ematen, “biologiaren” aurka joateak ez baitzuen atzera bueltarik: “Emakumeei zerbitzari hobeak izaten erakusten zieten kartzeletan eta ez pertsona hobeak izaten”.

“Kartzelaratze masiboa” gertatu da Amerikako Estatu Batuetan: munduko emakume presoen herena bertan dago preso. Arazo hau, AEBetan kontu jakina dela azaldu du ekintzaile afro-amerikarrak, Donald Trump bera ere ohartzen dela, gaineratuta modu ironikoarekin eta broma tonuan: “Arazoa da pertsona horiek ez direla ohartzen neoliberalismoak sortzen duen kartzela-biolentzia estrukturala, arrazista eta estatala dela”.

Biolentzia horren beste biktima batzuk ere aipatu ditu Davisek: transgeneroak hain zuzen ere. “Trataera are bortitzagoa ematen zaie preso transexualei, eta zer esanik ez, emakume transexual beltzei”, azaldu du. Kartzeletan ere zurrunki ezarria dago genero binarismoa, emakumeentzako kartzelak eta gizonezkoentzako kartzelak: “Feminismoaren ekarpen handienak bazterretatik etortzen dira maiz, eta hala gertatzen da kartzelen izkinekin ere; bertan argi ikusten dira kapitalismoaren eta hiritartasunaren porrota”.

Kartzelak abolitzeaz

Bost pertsonatatik bat dago Estatu Batuetan kontrol korrekzionalarekin. Gehienak atzerritarrak dira, eta arrazak guztiz baldintzatzen du kartzelaratze prozesua: “Bere eredua mundu osora esportatzen duen kartzela da AEB”. Ekintzaile afro-amerikarrak badaki ez dagoela konponbide errazik, baina uste du presoak askatze hutsetik haratago joatea garrantzitsua dela: “Abolizioaren aldeko ikuspuntuek konponbideak eskaintzen dizkigute eta ez uneko arazoetatik ihesteko soluzioak soilik”. Azpimarratu du, planteamendu honek, ezinbestean, antikapitalista, antiarrazista eta feminista izan behar duela: “Justizia modu berriak ikusarazi behar ditugu, biolentzia eta mina sortu ordez, gizarte enpatiko eta biolentzia gutxiagokoa eraikitzeko. Atzean utzi behar ditugu ezagutzen ditugun kartzela formatuak eta indar polizialak”.

Hitzaldia hasitako modu berean bukatu du Davisek, elkartasun adierazpenekin: “Euskal preso politikoengatik, demokrazia erradikalagatik eta sozialismoarengatik”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude