argia.eus
INPRIMATU
Angel Berruetaren omenaldian izango da Nafarroako Gobernua
  • Angel Berrueta 2004ko martxoaren 13an hil zuten. 11-M atentatutik bi egunera, 61 urteko okinak uko egin zion bere dendan ETA ez zioen kartela jartzeari; horren aurrean, Berrueta tiroz eta labankadaz hil zuten Espainiako polizia Valeriano de la Peña eta haren semeak.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 11

Berroeta hil baino bi egun lehenago 11-M atentatua izan zen Madrilen, eta Espainiako agintarien salaketek ETA zuten jo puntuan, erakundeak ekintzaren egikaritza aitortu ez zuen arren. Atentatuen atzean talde islamista bat zegoela frogatu zen hurrengo egunetan.

Igandean 12 urte beteko dira giro nahasi horretan Angel Berrueta hil zutela. Iruñeko Donibane auzoan egingo diote omenaldia eta Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bertan izango da, lehenengoz. Orain arteko UPNren gobernuek uko egin izan diote omenaldian parte hartzeari.

Angel Gogoan taldeak eskatuta, Iruñeko Udalak motibazio politikoko biktima gisa aitortu zuen Berrueta, PSN eta UPNren aurkako botoekin. Hala ere, taldeko kide Leire Martinezek Berriari eskainitako elkarrizketan azaldu du “PSNk ez bezala, UPNko Maria Caballero zinegotziak hizketaldi polita egin zuela, Berrueta motibazio politikoko biktima denik onartu ez zuen arren”. Mozioak boto bakarreko aldearekin egin zuen aurrera. Geroa Baiko zinegotzi batek ezin izan zuen bozkatu, auziaren epaiketan, hiltzaileetako baten ofiziozko abokatu izan zelako. Martinezek izendapenaren garrantzia azpimarratu du: "Angel [Berrueta] ez da itzuliko, baina familiak eskubidea du aitortza hori jasotzeko. Beste biktima bat izan da bera; ez da beste inor baino gehiago, ezta gutxiago ere”.