argia.eus
INPRIMATU
Angel Amigo: “Dokumentalak ez du inoren irudia garbituko”
  • "Perturren kasua argitu gabe dago eta inplikatuago gaudenok interes gehiago dugu berau argitzeko. Norbaitek pentsatzen badu inor errugabetze nahian aritu garela zeharo nahastuta dago. Ez nik edo beste inork ez dugu inoiz inor kondenatu gertatu zenaz. Baten batek dokumentala baliatu nahiko duela? Berdin zait. Dokumentalak ez du inoren irudia garbituko horregatik. Perturren iazko omenaldian 500 polimili ohi bildu ginen. Jendearekin hitz egiteak motibatu ninduen politikoki eta profesionalki, nire lanbidea da. Ni naiz 500en artean zinegile bakarra. Hara azaldu ez banintz, 'maniobra direlako horiek' ez ziren izango. Ez dago beste arrazoirik. Han egoteak eta zinegile izateak ekarri dute El año de todos los demonios dokumentala".

2007ko irailaren 16a
Angel Amigo (Argazkia: Dani Blanco)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2102/dokumentalak-ez-du-inoren-irudia-garbituko/osoa