Minbizia duen neskato baten istorioan oinarritzen da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bilduma berria. Mitxel Murua zarauztarrak idatzi du liburua, Aspanovas taldearekin elkarlanean. Ipuin bildumako lehenengo liburua da Ane pirata, eta hurrengoek tripulazioko kideen nondik norakoak izango dituzte hizpide. Bestalde, Kubara bisita egin zuten pailazoek, La Habanako onkologikora. Han sortu zen ideiaren kubatar bertsioa, Maria Moñitos.